Plazako harria eta elkarren artean beharrezko segurtasun distantziara ziren eserlekuak hitzordu bakoitzean erabili ostean banan-bana garbitzen aritu dira. Publikoarentzako eremua egokitu dute. Aforoa kontrolatzeko ekitaldien guneak hesitu dituzte, herritarren joan etorriak kudeatu. Ekitaldietara musukoak jantzita eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbituta dituztela sartu direla bermatu dute.
Usurbilgo Kultur Bira abiatu zenetik prebentzio neurri zorrotzak ditu antolakuntzak indarrean. Herritarrak ere zorrotz betetzen doazenak. Kultur Bira gainera, unean uneko testuingurura egokitzen doa. Azken egunotan izan baita aldaketa nabarmen bat; musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da orain, gune ireki nahiz itxietan. Honenbestez baita, herri eragile anitzek elkarlanean prestatu duten kultur eskaintza honetako hitzorduez gozatzerako unean ere.