Etxealdiako zubia itxita

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 20a, 09:12

Usurbilgo Udalak iragarri moduan, itxita dago gaurtik eta lau astez Etxealdiako zubiss. Pasabidea berritzeko lanetan dira duela bi astetik. Zubiaren egitura eta zoladura konpontzen ari dira. Pasabide honetatik igaro ohi direnek, Bizkarretik edo Zumartegi industriagunetik barrena igaro beharko dute hurrengo lau asteotan.

Etxealdiko zubia baliatzen duenak bide alternatiboetatik egin beharko ditu joan etorriak gaurtik, uztailaren 20tik aurrera. Lau astez itxita egongo da aipatu zubia, bertan egiten ari diren berritze lanengatik. 

Duela bi aste abiatu zituzten lanak Gipuzkoako Foru Aldundiak. Sei astez luzatuko omen dira. Lehen bi asteotan, "zubira igotzeko eskilarak eta aldapa egokitzen aritu dira", Udalak aditzera eman duenez. Eskilarak edo aldapa bietako erabilgarri izan da asteotan. 

Baina aipatu moduan, datozen lau asteetan zubia itxita egongo da, "pasarela konpontzeko". Ondorioz, beste bide batzuk baliatu beharko dituzte orain arte Etxealdiko zubitik igaro ohi direnek. "Bizkarretik edo Zumartegi industriagunetik joan beharko dute oinezkoek tren geltokira edo Santuenea aldera", Udalak gogorarazi duenez.

Aspaldiko eskaera gauzatze bidean dela jakinarazi dute. "Hainbatetan eskatu izan dio Usurbilgo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari Etxealdiako zubia konpontzeko, eta, azkenik, astelehenean ekingo die lanei". Egitura eta zoladura konponduko dituzte.