Hitzarmen berritzeak eragile sozialekin

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 21a, 09:20

Urtero moduan hiru gizarte eragilerekin lankidetza hitzarmenak berritu ditu Usurbilgo Udalak; Etxean Nahi Ditugu, Odol Emaileak eta DYA bilguneekin.

Urtero moduan Usurbilgo Udalak hitzarmen berritzea sinatu zuen aste hasieran Etxean Nahi Ditugu, Odol-Emaileak eta DYA-rekin. “Hirurak ere ongizate esparrukoak dira, eta urtero berritzen dituzte hitzarmen horiek, hiru taldeek gizarteari egiten dioten ekarpenaren garrantzia tarteko. Guztira, 7.500 euroko dirulaguntza banatuko dute hiru taldeen artean”, berri eman du Udalak.