Kultur Bira

Donostiako 81. Musika Hamabostaldiko Usurbilgo bi kontzertuak ere Kultur Biran

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 22a, 09:44

Urtero moduan "Organo Zikloa" antolatu du Donostiako 81. Musika Hamabostaldiak abuzturako. Eta ziklo honen baitan, besteak beste, Usurbilen kontzertu bat ospatu ohi da. Aurten baten faltan bi iragarri dituzte. Hitzorduotarako sarrerak, Kultur Biraren gainerako hitzorduetan bezala, usurbilkultura.eus atarian izena emanda eskuratu ahalko dituzue. Gero antolakuntzak zozketa eginda jakinaraziko zaizue sarrerak egokitu zaizkizuen edo ez.

Donostiako 81. Musika Hamabostaldiaren baitan, "Organo Zikloa" iragarri dute urtero moduan. 13 kontzertu iragarri dira aurtengo edizioan. Guztiak doakoak. Tartean, bi kontzertu Usurbilen; abuztuaren 2an eta 9an. "Kontzertu hauetara joan ahal izateko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik gonbidapena jasotzea", ohartarazi dute antolatzaileek. Sarrerak eskuratzeko usurbilkultura.eus atarian eman dezakezue izena. 

Gogoan izan, bizi dugun osasun krisialdira egokituriko Salbatore Elizako kontzertuak izango dira; aforoa mugatua izango da. Emanaldiotara joateko neurriok bete beharko dira:
-Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da Hamabostaldiko kontzertu eta ikuskizun guztietan.
-Kontzertu edo ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin joatea gomendatzen da.
-Aretoko arduradunen zehaztasunak jarraitu beharko dira: haiek gomendatu eta adierazitako ibilbideak, distantziak, aretotik ateratzeko oharrak...
-Aretotik ateratzeko baino ezin izango da eserlekutik mugitu.
-Neurri hauek aldaketak jasan ditzakete.

DONOSTIAKO 81. MUSIKA HAMABOSTALDIA: "ORGANO ZIKLOA"
ABUZTUAK 2, IGANDEA
20:00 Loreto Fernandez Imaz organo jolearen eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoaren emanaldia Salbatore Elizan.
Zehaztasunak: "Couperin, Fauré, Messiaen, Guridi, Sorozabal eta abarren obra".
Sarrera: sarrerak eskuratzeko uztailaren 30era arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Edukiera: 95 lagun.


ABUZTUAK 9, IGANDEA
20:00 Pablo Mezzelani (instrumentu multietnikoak), Pedro Aguinaga (biolina) eta Loreto Aramendi (órgano) hirukotearen emanaldia Salbatore Elizan.

Zehaztasunak: "Franck, Duruflé, Liszt eta “Vientos y Piedras” (Armenia, Bolivia, Afganistan, Argentina, Txina, eta beste hainbat lekutako pieza tradizionalak)".
Sarrera: sarrerak eskuratzeko abuztuaren 7ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Edukiera: 95 lagun.

Oharrak:
-Sarrerak aurrez eskuragarri usurbilkultura.eus webgunean.

Informazio gehiagorako:
943 371 999
usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.