#U12

Aldaketarik ez, uztailaren 12ko hauteskundeen behin betiko emaitzetan

Noaua Aldizkaria 2020ko uztailaren 23a

Usurbilgo emaitzetan ez da aldaketarik, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak kaleratu berri dituen uztailaren 12ko hauteskundeei lotutako behin betiko datuen txostenean.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak EAE-ko Legebiltzarra berritzeko uztailaren 12an ospatu ziren hauteskundeen behin betiko emaitzak argitaratu ditu gaur, udalerrika nahiz herrialdeka. Usurbili dagokionean ez da aldaketarik. EHBildu izan zen zerrenda bozkatuena. %57,98ko parte hartzea erakarri zuen hitzorduak, EAE-ko bataz bestekoaren gainetik kokatu zen. EAE mailan hain zuzen ia abstentzioak irabazi zituen hauteskundeak; %50,78ko parte hartzea izan zen. 2016ko datuekiko alderaketa ere egiten du Jaurlaritzaren txostenak. Helbide honetan ikus dezakezue osorik:
EAE-ko Legebiltzarreko hauteskundeen behin betiko emaitzak

2020/7/12: EAE-ko Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak
Errolda: 4.722.
Parte hartzea: 2.738 (%57,98).
Abstentzioa: 1.984 (%42,02).

EHBildu: 1.592 / %58,72
EAJ-PNV: 659 / %24,30
PSE-EE/PSOE: 184 / %6,78
Podemos-IU: 161 / %5,93
PP+Cs: 54 / %1,99
Equo Berdeak: 25 / %0,92
VOX: 15 / %0,55
EB-AZ: 11 / %0,40
PACMA/ATTKA: 8 / %0,29
Recortes Cero-LV-M: 1 / %0,03
P-LIB: 1 / %0,03
UCDE: 0 / %0,00
PUM+J: 0 / %0,00
LXE-EAL: 0 / %0,00