Kultur Bira

Gipuzkoako Harri Txikien Harrijasotze Txapelketa, igande goizean ETB-n

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 25a, 12:20

Usurbilgo Kultur Biraren baitan, uztailaren 19ko Herri Kirolen Egunean Gipuzkoako Harri Txikien Harrijasotze Txapelketa ospatu zen plazan. Euskal Telebistako kamerak bertan izan ziren. Jasotako irudiak igande goizean (hilak 26) eskainiko ditu, 11:00etan hasita ETB1-en.

Ordu erdiko emanaldian Iraitz Arruti Artetxe, Gorka Etxeberria Ikutza, Hodei Iruretagoiena Uria "Izeta IV", Mikel Lopetegi Gereka "Urra", Xabat Olaizola Ariztik eta Manex Aburuza Alduntzin usurbildarraren erakustaldia plazaratuko du ETB-k.

3 minutuko txanda zuen parte hartzaile bakoitzak. Erronka, nork altxa gehiagotan 125 kiloko kopa (10 arroa), 112,5 kiloko kubikoa (9 arroa) eta 100 kiloko bola (8 arroa). Denek merezimendu itzeleko ahalegina egin zuten plazan, Gipuzkoako Harri Txikien Harri-Jasotze Txapelketan.

SAILKAPENA
1-Mikel Lopetegi Gereka "Urra": 75 altxaldi (30+20+25) 
2-Xabat Olaizola Arizti: 59 altxaldi (22+17+20)
3-Gorka Etxeberria Ikutza: 55 altxaldi (23+15+17) 
4-Hodei Iruretagoiena Uria: 53 altxaldi (27+19+7) 
5-Iraitz Arruti Artetxe: 42 altxaldi (16+13+13)
6-Manex Aburuza Alduntzin: 37 altxaldi (13+11+13)

Oharra: parentesi artean dauden zifrak, 125 kiloko Koparekin (10 arroa), 112,5 kiloko harri kubikoarekin (9 arroa) eta 100 kiloko bolarekin (8 arroa) parte hartzaile bakoitzak egin duen altxaldi kopurua hurrenez hurren.