Kultur Bira

Organoa eta Dalton Anaiak protagonista dituzten kontzertuak, Kultur Biraren hurrengo hitzorduak

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 27a, 09:54

Egunotako Zubietako ekitaldien ondotik, Kultur Bira Aginagara eta Usurbilera itzuliko da hurrengo asteburuan. Aginagan Dalton Anaiak herriko taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da; Usurbilen, Donostiako 81. Musika Hamabostaldiaren baitako bi organo kontzertu iragarri dira datozen bi igandeotarako. Hitzordu guztiotarako izena usurbilkultura.eus atarian eman daiteke.

Donostiako 81. Musika Hamabostaldiaren baitan, "Organo Zikloa" iragarri dute urtero moduan. 13 kontzertu iragarri dira aurtengo edizioan. Guztiak doakoak. Tartean, bi kontzertu Usurbilen; abuztuaren 2an eta 9an. "Kontzertu hauetara joan ahal izateko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik gonbidapena jasotzea", ohartarazi dute antolatzaileek. Sarrerak eskuratzeko usurbilkultura.eus atarian eman dezakezue izena. 

Gogoan izan, bizi dugun osasun krisialdira egokituriko Salbatore Elizako kontzertuak izango dira; aforoa mugatua izango da. Emanaldiotara joateko neurriok bete beharko dira:
-Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da Hamabostaldiko kontzertu eta ikuskizun guztietan.
-Kontzertu edo ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin joatea gomendatzen da.
-Aretoko arduradunen zehaztasunak jarraitu beharko dira: haiek gomendatu eta adierazitako ibilbideak, distantziak, aretotik ateratzeko oharrak...
-Aretotik ateratzeko baino ezin izango da eserlekutik mugitu.
-Neurri hauek aldaketak jasan ditzakete.

Dalton Anaiak
Elektropapo elektrotxarangako kideen proposamen berriaz gozatu ahalko dugu uztailaren 31n Aginagako Eliza Zaharraren atarian.

DONOSTIAKO 81. MUSIKA HAMABOSTALDIA: "ORGANO ZIKLOA"
UZTAILAK 31, OSTIRALA
22:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarraren kanpoan: Dalton Anaiak
“Elektropapo elektrotxarangako kideen proposamen akustikoa dugu Dalton Anaiak izeneko proiektu berria”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 29ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.

ABUZTUAK 2, IGANDEA
20:00 Loreto Fernandez Imaz organo jolearen eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoaren emanaldia Salbatore Elizan.
Zehaztasunak: "Couperin, Fauré, Messiaen, Guridi, Sorozabal eta abarren obra".
Sarrera: sarrerak eskuratzeko uztailaren 30era arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Edukiera: 95 lagun.


ABUZTUAK 9, IGANDEA
20:00 Pablo Mezzelani (instrumentu multietnikoak), Pedro Aguinaga (biolina) eta Loreto Aramendi (órgano) hirukotearen emanaldia Salbatore Elizan.

Zehaztasunak: "Franck, Duruflé, Liszt eta “Vientos y Piedras” (Armenia, Bolivia, Afganistan, Argentina, Txina, eta beste hainbat lekutako pieza tradizionalak)".
Sarrera: sarrerak eskuratzeko abuztuaren 7ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Edukiera: 95 lagun.

Oharrak:
-Sarrerak aurrez eskuragarri usurbilkultura.eus webgunean.

Informazio gehiagorako:
943 371 999
usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.