Urte garai honetara egokitua du ordutegia Sutegi udal liburutegiak uztaila hasieratik. Astetartean izango da irekita, goizez. Uztailean zehar, astelehenetan arratsaldez ere bai. Gaur azken aldiz. Irailera arte ordu tarteotan irekiko dute honenbestez, kultur etxeko aipatu gunea:
-Astelehenetik ostiralera: 9:30-14:00.
-Uztaileko astelehenetan: 17:00-19:00 artean ere zabalik.
Uda honetan ere azken asteotako zerbitzuak izango ditu martxan Sutegi udal liburutegiak; tartean, itzulketa eta mailegua. Maileguan hartutako materiala itzuli edo hartzeko hitzordua eskatu beharko da aurrez. Liburutegian bertan ikasteko aukera egongo da gainera, 14-65 urte artekoentzat. Gehienez 13 pertsonek egon ahalko dute. Kasu honetan ere aurrez hitzordua eskatzea ezinbestekoa izango da. Azken aste hauetan, hainbat argitalpen bilduma jarri dituzte eskuragarri; batetik, Kultur Birarekin bat eginez, ziklo honetan parte hartu duten hainbat artisten sortze lanak. Bestetik, komiki bilduma baita.
Ez ahaztu prebentzio neurriez; liburutegira maskara jantzita eta sartu orduko eskuak gel bereziarekin garbitu; sartu-irteeretan ilarak egin eta pilaketarik ez sortu; pertsonen arteko tarteak errespetatu; esleitu edo adierazitako eserlekutan eseri.
Liburutegiarekin hartuemanetan jarri eta aldez aurreko hitzorduak eskatzeko bideok dituzue:
943 36 06 92
688 625 477 (Whatsapp)
biblioteka@usurbil.eus
Liburuen kontsulta, online katalogoan:
katalogoak.euskadi.eus
liburubila.euskadi.eus
UDAL ZERBITZUAK UDAN
-Sutegi udal liburutegia:
Astelehenetik ostiralera: 9:30-14:00 (uztaileko astelehenetan, 17:00-19:00 artean ere zabalik).
Itzulketa eta mailegu zerbitzuak, ikasteko aukera… erabilera baldintza berezietan. Aurrez hitzordua eskatu: 943 360 692 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua) / biblioteka@usurbil.eus
Katalogoak: katalogoak.euskadi.eus / liburubila.euskadi.eus
-Oiardo Kiroldegia (uda osoan zabalik):
Lanegunetan: 07:00-12:30 / 15:30-20:00 (igerilekuaren itxiera orduak: 12:15/19:45).
Larunbatetan: 9:00-13:00 / 15:30-20:00 (igerilekuaren itxiera orduak: 12:45/19:45).
Igande eta jai egunetan: 9:00-13:00 (igerilekuaren itxiera ordua: 12:45).
Igerilekua, aldagelak, gimnasioa, sauna, rokodromoa zabalik, erabilera baldintza berezietan.
-KzGunea:
Uztailaren 30era arte: 9:00-13:00 (abuztuan itxita).
Aurrez hitzordua eskatuta, 945 016 100 telefono zenbakian. Zerbitzuak denbora tarte mugatuan baliatzeko aukera.