Koronabirusa

Agindu berriak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak

Murrizketa berriek ostalaritza guneei, beilatoki eta ehorzketei edota gazte lokalei eragingo diete. Egun batzuk barru (zehazteke oraindik) jarri nahi ditu indarrean Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, covid19-aren bilakaera datuak argudio gisa hartuta.

AGINDU BERRIAK
Ostalaritza guneetan (tabernak, jatetxeak, txokoak, elkarte gastronomikoak, diskotekak)
-Itxiera ordu berria, 1:30ak.
-Gauerditik (00:00etik) aurrera, terrazetako eremuetan eta eserita kontsumitu ahalko da soilik.
-Itxieran tabernak husteko ordu erdia.
-Gaueko aisialdi guneetako gehienezko aforoa %60koa, diskotekak dantza-pistarik gabe.
-100 pertsona baino gehiagoko ekitaldietan ezingo da aforoaren %80a gainditu. Gehienez 10 laguneko taldeak.
-1,5 metroko distantzia bermatu beharko da mahaien artean; mahaietatik hurbilen dauden pertsonen artean neurtu beharko da distantzia hori. Mahai bakoitzean gehienez 10 lagun.

Beilatokiak eta ehorzketak
-Etxe berean bizi edo ez, gehienez 60 lagun, gehienezko aforoa %60koa leku itxietan.

Gazteen lokalak
-Debekatua edozein jarduera guneotan.

Agindu espezifikoak
-Maskaren erabilera derrigorrezkoa da gune itxi eta irekietan. Salbuespena: "lantokian, maskara ez da derrigorrezkoa izango langileak beren lanpostuetan eserita daudenean. Derrigorrezkoa izango da espazioak partekatzen dituztenean, korridoreetatik dabiltzanean, bileretara joaten direnean edo beste edozein zirkunstantziatan, langileak elkarrengandik hurbil daudenean".
-"Aginduak aukera ematen du lurraldearen eremu batean espezifikoki aplikatuko diren neurriak ezartzeko, egoera epidemiologikoaren arabera".