Koronabirusa

Aste eta erdi, kasu diagnostikatu berririk gabe

Noaua Aldizkaria 2020ko uztailaren 29a

Uztailaren 18aren bueltan izandako bi kasu diagnostikatuen ostean, azken aste eta erdi honetan Osasun Sailak ez du covid19-a duen erregistro berririk izan Usurbilen.

Azken 24 orduotan 46 kasu berri diagnostikatu ditu Osasun Sailak Gipuzkoan. Haietatik bakar bat ere ez Usurbilen. Eta hala daramagu aste eta erdiz. Uztailaren 17-18 buelta horretan diagnostikatu zituzten azken bi covid19 kasuak. 

Usurbilek Lasarterekin batera osatzen duten osasun eremuan aldiz kasu bakarra antzeman du Osasun Sailak azken astebetean; uztailaren 25ean. 

Asteartean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan "4.849 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 123 positiboak izan ziren".

Puntu bakarretik behera egon behar lukeen oinarrizko birsorkuntza tasa, azken asteotan 2 puntutik gora egon ostean, azken 24 orduotan 1.06an da.


2020/07/29