Igandeko organo kontzerturako izen emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 30a, 07:54

Donostiako 81. Musika Hamabostaldiaren baitan bi organo kontzertu eskainiko dira Usurbilen datozen bi igandeotan. Lehenengo saiorako, abuztuaren 2korako sarrerak eskuratzeko izena emateko azken eguna duzue gaur (uztailak 30) usurbilkultura.eus atarian.

Ez ahaztu; sarrerak online eskuratzeko lehenbizi usurbilkultura.eus atarian erregistratu beharra dago. Ekitaldirako izena eman eta antolakuntzak zozketa egindakoan jakinaraziko zaizu parte hartu nahi duzun ekitaldirako txartelik egokitu zaizun edo ez.

Gogoan izan bi ekitaldiz gozatzeko aukera izango da asteburuan; Dalton Anaiak herriko talde berriaren emanaldia ostiralean Aginagan, eta igandean, Donostiako 81. Musika Hamabostaldiko organo kontzertua Salbatore Elizan.

Bi organo kontzertu
Donostiako 81. Musika Hamabostaldiaren baitan, "Organo Zikloa" iragarri dute urtero moduan. Tartean, bi kontzertu Usurbilen. Abuztuaren 2an, Loreto Fernandez Imaz organo jolearen eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoaren emanaldia izango da. "Couperin, Fauré, Messiaen, Guridi, Sorozabal eta abarren obra".

Abuztuaren 9an, Pablo Mezzelani (instrumentu multietnikoak), Pedro Aguinaga (biolina) eta Loreto Aramendi (órgano) hirukotearen emanaldia. "Franck, Duruflé, Liszt eta “Vientos y Piedras” (Armenia, Bolivia, Afganistan, Argentina, Txina, eta beste hainbat lekutako pieza tradizionalak)".

KULTUR BIRA
UZTAILAK 31, OSTIRALA
22:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarraren kanpoan: Dalton Anaiak
“Elektropapo elektrotxarangako kideen proposamen akustikoa dugu Dalton Anaiak izeneko proiektu berria”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 29ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.

ABUZTUAK 2, IGANDEA
20:00 Loreto Fernandez Imaz organo jolearen eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoaren emanaldia Salbatore Elizan.
Zehaztasunak: "Couperin, Fauré, Messiaen, Guridi, Sorozabal eta abarren obra".
Sarrera: sarrerak eskuratzeko uztailaren 30era arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Edukiera: 95 lagun.


ABUZTUAK 9, IGANDEA
20:00 Pablo Mezzelani (instrumentu multietnikoak), Pedro Aguinaga (biolina) eta Loreto Aramendi (órgano) hirukotearen emanaldia Salbatore Elizan.

Zehaztasunak: "Franck, Duruflé, Liszt eta “Vientos y Piedras” (Armenia, Bolivia, Afganistan, Argentina, Txina, eta beste hainbat lekutako pieza tradizionalak)".
Sarrera: sarrerak eskuratzeko abuztuaren 7ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Edukiera: 95 lagun.

Oharrak:
-Sarrerak aurrez eskuragarri usurbilkultura.eus webgunean.

Informazio gehiagorako:
943 371 999
usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.