"Gertuago" egitasmoa, 2. fasean irailetik aurrera

Usurbilgo beste 25 saltoki batuko dira, lehendik ere garai zailak bizi eta covid19-ak gogor kolpaturiko tokiko merkataritza laguntzea helburu duen egitasmoaren fase berri honetara. Lehendik parte hartzen ari ziren 30 dendez gain, "Gertuago" kanpainarekin bat egingo dute irailetik aurrera elikagai saltokiek eta tabernek, Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez.

Lehendik ere garai zaila bizi zuen tokiko merkataritza kolpatu du koronabirusak. Saltokiak laguntzeko jaio zen "Gertuago" egitasmoa dendarien eta Udalaren elkarlanetik. Lehen fasean konfinamendu asteetan, egoerak behartuta itxi behar izan zuten dendak laguntzea zuen xede. Harrera ezinhobea izan zuen; lehen lau egunetan erosketa bonoen erdia (30.000 euro) saldu ziren.

Ekimenaren arrakasta ikusita, bigarren fasean murgiltzera doa "Gertuago" egitasmoa irailean. Oraingoan, elikagaien dendek eta tabernek ere parte hartuko dute, herriko 25 saltoki inguru gehiagok guztira. Guneok hainbat erosketa bonu jarriko dituzte herritarren eskuragarri, irailetik aurrera. Lehendik 30 ziren parte hartzen ari ziren dendak.

Funtzionamendu bera
Erosketa bonuak erabiltzeko moduak lehengo bera izaten segiko du. Lehenbizi gertuago.eus atarian erregistratu beharra egongo da. Bertan, "Gertuago" kanpainan parte hartzen ari diren saltokien zerrenda agertuko zaizue. Nahi duzuen saltoki eta  dendak eskaintzen dituen erosketa bonuak hautatu eta bonuon erosketa telematikoki egin beharko da. Udalak ohartarazi duenez, "tabernen kasuan 5 eurokoak izango dira eskainiko diren bonuak. Inprimatuta eramateko eskatuko dute, lana errazteko".

Emailez jasoko dira gero bonuok. Bonuokin aipatu dendara joan eta erosketak egin. Horixe bultzatu nahi baita, dendaria lagundu eta herritarrek herrian bizitzeaz gain, bertan erostea. Denda fisikoetara joanda.

Gogoan izan, %20ko deskontua aplikatuta eskuratu ahalko dira bonuok. %20 hori Udalak hartuko du bere gain. 

"GERTUAGO" KANPAINA
Ostegun honetan jada egitasmo honetan parte hartzen ari diren dendek erosketa bonuen salmenta zertan duten jakiteko gertuago.eus atarian sartu berri gara. Gaurkoz, orain arte ekimen honetako 31 saltokietatik 19k jada agortuak dituzte erosketa bonu guztiak. Beste 12 dendetan oraindik eskuragarri egoten segitzen dute hainbat bonuek:

Erosketa bonuak eskuragarri:
-Lourdes Larrañaga Estetika Zentroa: 20 euroko 45 bonu dituzte.
-Ane ile-apaindegia: 20 euroko 41 bonu eta 50 euroko 18 dituzte.
-Aldamu Konponketak: 20 euroko 82 bonu dituzte.
-Aialde-Berri sagardotegia: 16 botila sagardo 20 eurotan eskuratzeko 89 bonu.
-Errazkin bizikletak: 20 euroko 18 bonu dituzte.
-Antxeta  jatetxea: 20 euroko 9 erosketa bonu dituzte (50 eurokoak agortuak).
-Bazar China: 20 euroko 100 erosketa bonu dituzte.
-Anais estilista: 20 euroko 6 bonu dituzte.
-Urtinea: 20 euroko 33 erosketa bonu, 50 euroko 4 eta 100 euroko 2 dituzte.
-Juantxo burdindegia: 20 euroko 50 erosketa bonu dituzte.
-Sekaña erretegia: 20 euroko 74 bonu dituzte.
-Hortz klinika-Ekaitz Garmendia Merino: 20 euroko 2 erosketa bonu eta 50 euroko 7 ditu (100 eurokoak agortuak).

Erosketa bonuak agortuak dituzte saltokiotan:
-La Chimenea Altzariak. 
-Ixabel Esnaola Estetika. 
-Itzira Eraikuntzak.
-Enar Estetika.
-Atxega Jauregia jatetxea.
-Bixen ile-apaindegia.
-Saizar jatetxea.
-Artzabal jatetxea.
-Usurbil Optika.
-Lurda Mertzeria.
-Oinutsik Podologia.
-Hortz Klinika-Antton Bernal Ruiz de Oña.
-Intza ile-apaindegia.
-Marije arropa denda.
-Aginaga sagardotegia.
-Saizar sagardotegia.
-Lizardi liburu denda.
-Irati Ibargoien Fisioterapia.
-N.I. ile-apaindegia.


Informazio gehiago eta erosketa bonuak eskuratzeko: gertuago.eus