Joan Mari Torrealdairen aldeko hileta elizkizuna gaur

Noaua Aldizkaria 2020ko abu. 3a, 09:19

Asteburuan zehar Usurbilgo beilatokian lehen agurra jaso ostean, Joan Mari Torrealdairen aldeko hileta elizkizuna astelehen honetan izango da, abuztuaren 3an, 18:00etan Salbatore Elizan.

Euskara eta euskal kulturgintzako erreferente eta eragilea, Joan Mari Torrealdai hil zen ostiral arratsaldean, 77 urte zituela, 2015. urteaz geroztik minbiziarekin elkarbizi ostean. Etxean, senideez inguratua hil zen. 

Asteburuan zehar Usurbilgo beilatokia, Usurbilgo nahiz Euskal Herriko erakunde, elkarte, eragile eta norbanako anitzen elkargunea izan da. Lehen agur jendetsua eman diote Torrealdairi. Bere aldeko hileta elizkizuna, astelehen honetan, arratsaldeko 18:00etan Salbatore Elizan.