Oroimen mezu zaparrada

Joan Mari Torrealdai omentzeko mezu erauntsia sare sozialetan

Noaua Aldizkaria 2020ko abu. 1a, 08:45

Erakundeak, euskalgintza nahiz kulturgintzako eragile eta norbanakoak... Joan Mari Torrealdaik eginiko ekarpen aberatsa, bere ahalegin nekaezina, bere ibilbide oparoa, utzi digun ondarea omentzeko hamaika mezu plazaratu dituzte sare sozialetan. Lerrootan sorta bat.

Kontseilua (@kontseilua)
"Euskalgintzaren balioak islatu dituen pertsona izan da Joan Mari Torrealdai. Eskerrik asko egin duzun lan eskergagatik eta beti erakutsi duzun gogo eta indarragatik".  

Jakin (@jakin_eus)
"Joan Mari Torrealdai hil da. Euskararen, kulturaren eta herriaren aldeko intelektual eta ekintzaile handia. Gugan bego".
"Atsekabez, mila esker eman diguzun guztiagatik."
Argitaratu dituzten artikuluak: jakin.eus

Euskaltzaindia (@plazaberri)
"Joan Mari Torrealdai idazle, kazetari eta euskaltzain emeritua hil da. Euskaltzale nekaezina, liburugintzan eman zituen orduak eta egunak. Euskaltzaindiak urgazle izendatu zuen 1975ean, euskaltzain oso 2007an. Emeritua zen 2017tik".

Andres Urrutia: (euskaltzainburua): "Bere lan nekaezina eredugarria izan da euskalgintzan. Berba batez esateko, jakintzatik ekintzetara joaten jakin izan duen euskaltzale aparta izan da Torrealdai”

Andoni Sagarna (euskaltzain osoa): “Joan Mari izugarri estimatu dut eta harreman handia izan dut berarekin. Zorigaitzekoa izan da nola hondatu dioten bizitza hain merezimendu handiak izan dituen gizonari”.

Miriam Urkia (euskaltzain osoa): “Ohorea izan da, Joan Mari, denbora laburregian izan bada ere, aulkikide izatea. Eta segituko dut bion aulkia zaintzen, zu ere hemen egongo zara eta, beti gurekin".

Miren Azkarate (euskaltzain osoa): “Ikerlanetan ohikoa da edukia laburbilduko duten gako-hitzak jartzea. Joan Mari Torrealdairen gako-hitzak eskatuko balizkidate, ez nuke zalantzarik izango: euskara eta euskal kultura, liburugintza, Jakin eta Arantzazu”.

Adierazpenak osorik, euskaltzaindia.eus atarian.

.EUS (@puntueus)
"Bihotzez eskertzen dizugu, Joan Mari, euskarari gizartean dagokion lekua emateko egindako lan eskerga, ardura eta ausardia. Maitasunetik eta mirespen sakonetik, dolumina eta besarkada berea familiari".

Karmele Jaio (@karmelejaio)
"Euskara eta Euskal kulturaren alde egin duen lan guztia eta pertsona bezala izan duen kategoria. Joan Mari Torrealdai, ezinbestekoa. Biba zu, Joan Mari. Ez zaitugu ahaztuko".

Pirritx, Porrotx eta Marimotots (@KatxiporretaEus)
"Joan Mari Torrealdai hil da, Euskal Kulturgintzan eta euskalgintzan sentituz, pentsatuz eta ekinez sudurgorriontzat ere itsasargia eta laguna izan dena. Gure irri, kantu, amets eta abentura guztietan eramango zaitugu! Muxu goxoak eta besarkada beroak familiari".

UEMA (@uema_eus)
"Torrealdai kontzientzia bat da. Kontzientziarik ez zegoen garaitik kontzientzia modan ez omen dagoen garai hauetarako irakaspen bat. Kontzientzia bat kate bati eusteko, lotzeko bezainbeste hausturak eragiteko. Berritzeko, berrasmatzeko. Garaiari erantzuteko".

UZEI (@UZEI_)
"Joan Mari Torrealdai joan zaigu. Euskalgintzaren itsasargietako bat itzali da, baina utzi digun ereduak argi egingo die haren lana jarraituko dutenei".

Paul Bilbao Sarria (@paulbilbao)
"Esana zenuen, Joanmari, zeure eskarmentuko lezio nagusia esaldi labur batek bil dezakeela: Ezina ekinez egina. Geuk egiten jarraituko dugu. Eskerrik asko bihotz-bihotzetik!"

Sortu (@sortuEH)
"Joan Mari Torrealdai hil da minbiziaren aurkako borroka luzearen ostean. Euskaltzalea, herrigilea, ekarpen kolosala egin dio Euskal Herriari. Egunkariaren aurkako operazioan Guardia Zibilak bortizki torturatu zuen. Horri egotzi zion bere gaixotasuna. Adiorik ez!".

Gipuzkoako Foru Aldundia (@Gipuzkoa)
"Juan Mari Torrealdai hil da. Euskara eta euskal gizarteari izugarrizko ekarpena egin zion bere bizitza osoan zehar, gizarte euskaldunago eta berdinzaleago baten alde. 2018an Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuen, lurraldeko bereizgarri gorena". Xehetasunak hemen: gipuzkoa.eus

Iñigo Urkullu (@iurkullu)
"Joan Mari Torrealdai zendu da. Itzal handiko intelektuala izan da, eta 60 urtez bere lana, jakinduria eta ekiteko gaitasuna eman dizkio euskara eta euskal kulturari. Ekarpen erraldoia egin zuen, eta hutsune handia utzi du.   Nire doluminak senide eta lagunei. Goian bego".

Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi)
Eskerrik asko, Joan Mari, euskarari, euskal kulturari eta gure herriari emandako guztiagatik. Espainiako Estatuaren benetako izaera ezagutu behar izan zenuen horregatik. Doluminak senide eta lagunei. Agur eta ohore.

Markel Olano Arrese (@MarkelOlano)
"Juan Mari Torrealdaik euskalgintzari eta euskal gizarteari egindako ekarpena luzaroan geratuko da gure artean. Euskalgintzari eskaini zion bere bizitza, jakituria eta talentua. Haren lana eta bikaintasuna goraipatu nahi ditut gaur eta besarkada luzatu haren senide eta gertukoei".

Fermin Muguruza (@muguruzafm)
"Agur Joan Mari Torrealdai. 2010ean Egunkariaren aldeko Babes Taldekook agerraldia egin genuenean Arantzazun, zure bizkarra zaintzea egokitu zitzaidan. A ze ohorea, a ze konpromesua. Beti gogoan. Adiorik ez!".

Eusko Alkartasuna (@ealkartasuna)
"Euskal kulturak erraldoi bat galdu du. Euskarak eta euskal kulturak zein herri honen askatasunaren aldeko borrokak. Gugan bego Joan Mari Torrealdai. Adiorik ez".

Elkar Taldea (@elkar)
"Euskalgintzan eta euskal kulturan erreferentea izan den Joan Mari Torrealdai Navea hil da. Ezaguna da Jakinetik urteetan egin duen ekarpena, eta horrekin batera, gogoratu nahiko genuke Elkarrekin izan duen harreman estua. Gugan bego".

Ramon Zallo (@r_zallo)
"Gure senide eta laguna Joan Mari Torrealdai joan zaigu. Euskera eta euskal kulturaren aintzindari! Agur eta ohore!".

Loraldia Festibala (@LoraldiaFesta)
"Juan Mari Torrealdai maisua joan zaigu. Gure leloa, Euskal kultura gaur, berak sortua. Bere iturritik edaten jarraituko dugu. Gugan bego betiko. Agur eta ohore!".

Pilar Kaltzada (@pkaltzada)
"Izarra, are gehiago, eguzkia. Joan Mari Torrealdai, ilunpean ere argi egiten zuen gizona".

Katakrak-liburuak (@katakrak54)
"Artazien. Patrolen. Epaileen. Torturen. Tinta gorriaren. Ixiltasun administratiboaren. Utzikeria kurrikularraren gainetik. Papera. Artxibo lana. Tinta beltza. Edizioa. Hitza. Mila esker Joan Mari Torrealdai".

Berri Txarrak (@berritxarrak)
"‘Kantu leunak nahi nituzke jarri... 
Joan Mari Torrealdai, ezinbesteko bidegile".

Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz)
"Joan Mari Torrealdai hil da, eta tristura trinko batek estali du euskararen lurra, erreferentzia eta ipar izan delako, kulturgile oparo, intelektual handi eta konprometitua eta pertsona gertu eta atsegina. Doluminak etxekoei".

Euskaltzaleen Topagunea (@topagunea)
"Euskaraz bizi nahi duen komunitate osasuntsu eta iraunkorra elikatzea da euskaltzaleen mugimenduaren funtzio nagusia".

Koldo Tellitu Mejia (koldo.tellitumejia)
"Esana zenuen, Joanmari, zeure eskarmentuko lezio nagusia esaldi labur batek bil dezakeela: Ezina ekinez egina. Zure eredua bideargia euskaltzale guztiontzat, Eskerrik asko! adiorik ez!".

AEK (aek.euskalakari)
"Eskerrik asko egin duzun guztiagatik"

Bertsozale Elkartea (@Bertsozale)
"Joan Mari Torrealdairen heriotzaren albistea saminez jaso dugu. Euskalgintzan eta kulturgintzan bide urratzailea, ekarpen izugarria egin dio euskal gizarteari. Mila esker adiskide, bidaide. Besarkada sentitua gertukoenei".

UEU (@ueu_orokorra)
"2017an zure bidez abiatu genituen JAKIN-UEU-Usurbil jardunaldiak. Lau urteko emaitza oparoa dugu orain arte: eu.wikipedia.org/wiki/Jakin#Jak Eskerrik asko, Joan Mari".

Harrera Elkartea:
"Arrotzak ez du gupidarik, Euskaldun izatea duk arrazoi... Gorrotokoa legea, lagun... tortura lekuko, gisa... Euskalerria, euskera... Ez adiorik lagun".

Tabakalera Medialab (@TKmedialab)
"Euskal kultura garaikidearen eta euskalgintzaren izen handienetako bat zendu da, egindako ekarpen itzelaren arrastoa betirako utziz baina. Adiorik ez, Joan Mari Torrealdai. Besarkada gertukoei".