Joan Mari Torrealdariena, ibilbide ezin emankorragoa

Euskara eta euskal kulturaren aldeko langile nekaezina izan da Joan Mari Torrealdai, bizi osoan zehar. Horren erakusle utzi digun ondare aberatsa. Bere hainbat lanen zerrenda duzue lerrootan. Baita hamarkada luzeetako ibilbidean hainbatetan sari moduan jaso dituen errekonozimenduak.

Joan Mari Torrealdairen ekarpen aberatsa
-1942/11/24: Foruan (Bizkaia) jaio zen.
-Toulousen teologian lizentziatua.
-Parisko Unibertsitatean Giza Zientzietan lizentziatua eta gero, informazio zientzietan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).
-Soziologian eta zientzia politikoetan doktorea Deustuko Unibertsitatean.
-“Anaitasuna” hamaboskariaren zuzendaria, Elkar argitaletxeko sortzaileetako bat eta Elkar Fundazioaren Patronatuko kidea.
-1967-2014: Jakin aldizkariko zuzendaria. eta Fundazioko lehendakari izandakoa.
-1969-77: Euskal Idazleen Elkarteko idazkaria.
-1979-80: Euskal Soziologoen Elkarteko idazkaria.
-1990etik: Euskal Egunkariaren Administrazio Kontseiluko kidea eta lehendakaria.
-2003: Euskaldunon Egunkariaren itxiera. Guardia zibilek atxilotu, torturatu eta espetxeratu zuten.
-2007tik: euskaltzain osoa.
-2010: Auzitegi Nazionalak errugabe jo zuen. 2014an auzi ekonomikoa artxibatu zuten.
-2011: Azkue liburutegiko arduradun izendatu zuten, hil egin zen Jose Antonio Arana Martijaren ordez.

Argitalpenak:
-1973:
“Iraultzaz” entsegu liburua.
-1977: “Euskal idazleak gaur. Historia social de la lengua y  literatura vasca (Jakin-Caja Laboral Popular)", euskarazko idazleei buruzko azterketa soziologikoa.
-1985: “Euskal Telebista eta euskara” (Elkar).
-1993: “XX. mendeko euskal liburuen katalogoa (1990-92, Gipuzkoako Foru Aldundia)".
-1995: “La censura gubernativa y el libro vasco (1936-1983). Analisis de los informes del lectorado”.
-1997: “Euskal kultura gaur (Jakin-Caja Laboral Popular-Elkarlanean)", euskal kulturaren egoerari buruzko azterketa soziologikoa.
-1998: “El libro negro del euskera” (Ttarttalo), mende luzez euskarak jasandako erasoen bilduma.
-1998: “Martin Ugalde. Andoaindik Hondarribira Caracasetik barrena (Elkarlanean)” Martin Ugalderi buruzko biografia liburua.
-1999: “La censura de Franco y el tema vasco (Kutxa). Irun Hiria entsegu saioaren irabazlea.
-2000: “Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura, 1936-1983” (Susa).
-2009: “La censura de Franco y los escritores vascos del 98 (Ttarttalo)”.
-2009: “Euskaltzaindia, ekin eta jarrai” (Imanol Murua Uriarekin elkarlanean).
-2013: “Imanol Murua, Gipuzkoako alkate” biografia liburua.
-2018: “Asedio al euskera. Más allá del libro negro”.
-2019: “De la hoguera al lápiz rojo. La Censura franquista en el País Vasco”.

Sariak
-1972: Gerediaga Elkartearen Kirikiño Saria
-1977: Tontorra Saria.
-1997: Zilarrezko Euskadi Saria, Euskal kultura gaur liburuari liburu dendariek emana, Donostian ospaturiko Liburu Eguneko Azokan liburu salduena izateagatik.
-1998: Zilarrezko Euskadi Saria, El libro negro del euskera liburuari liburu dendariek emana, Donostian ospaturiko Liburu Eguneko Azokan liburu salduena izateagatik.
-1998: Kutxa Fundazioaren Irun Hiria Literatur Saria
-1999: Foruko Udalak Joan Mari Torrealdai izena eman zion Kultur Etxeari.
-2005: Euskal PEN Klubaren Idazluma
-2006: Durangoko azokako Argizaiola saria[11][12]
-2007: Ohorezko aipamena, XIX. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarian
-2009: Dabilen Elea Saria. EEE, EIE, EIEP, EIZIE eta Galtzagorri elkarteek emana
-2010: Lauaxeta Saria, euskara eta euskal kultura sustatu, zabaldu eta normalizatzeko egindako lanagatik, Bizkaiko Foru Aldundiakemana.
-2011: Dabilen Elea saria
-2015: Manuel Lekuona Saria irabazi zuen.[13]
-2015: Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen omenaldia Kilometroak festan
-2018: Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuen Jakin Taldearekin (Jose Azurmendi, Joseba Intxausti, Paulo Agirrebaltzategi eta Joan Mari Torrealdai).