Pako Alkortari omenaldi hunkigarria egin diote

Noaua Aldizkaria 2020ko abuztuaren 10a

Pako Alkortaren aldeko hileta elizkizunak egin dira gaur arratsaldean Usurbilen. Jendetza batu da elizaren barruan eta beste horrenbeste jende elkartu da eliz atarian. Elizkizunen amaieran, belaunaldi ezberdinetako pilotariek omenaldi xumea bezain hunkigarria egin diote.