BERTSOAK PAKORI JARRIAK

"Sarritan ezin det ezberdindu pelota hotsakin Pako"

Noaua Aldizkaria 2020ko abu. 11a, 14:54

Unai Loidik bi bertso abestu zituen Salbatore parrokiko hileta-elizkizunean. Pelotan egin nahi zunik bazan / ezetzik etzendulako esaldiak ondo baino hobeto laburbiltzen du urtetan eta urtetan zer nolako lana egin zuen frontoian. Atzoko omenaldian ikusi zen moduan, belaunaldi ezberdinetan itzal handia utzita joan da Pako Alkorta.

Dian 6 urdin elastikua

txapazko tapakuboak

historian du parte eder bat

beragatik Gipuzkuak

Ta Opel Corsa-k berriz daduzka

Euskal Herri guztikuak:

txiste-txar hoikin bidairik ote

algararik gabekuak?

Herri mailako, Gipuzkoako

berdin Euskal Herrikuak.

Bertso zar eta bere Erramun

Marti(ni)korenan kantuak

Zuriz jatziak, eskutan takok

ondo lotu gerrikuak,

izan al ginan neurtzerik eztan

zure lanan neurrikuak?

 

 

Beso kakoa pikardirako

aproposena zelako.

Beti puntual, eredugarri,

erritik etzan faltako.

Nahiz beti ezin onenak eman

ahaleginikan pranko!

Irabazteko grinak haziten

utzi-re etzizulako.

Hainbat etxetan eskerrik bazan

orain-ezin zuganako.

Gu osatu nahian zure bizitza

bideratu dugulako.

Pelotan egin nahi zunik bazan 

ezetzik etzendulako.

Sarritan ezin det ezberdindu

pelota hotsakin Pako

 

Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko.