Koronabirusa

6 diagnostikatu, abuztuko lehen hamabostaldian

Noaua Aldizkaria 2020ko abu. 17a, 09:30

Osasun Sailak argitaraturiko datuen arabera, Covid19az diagnostikaturiko 6 kasu zenbatu dira Usurbilen abuztuko lehen hamabostaldian. Azken sei egunotan ez du kasu gehiagoren berririk eman.

Abuztua erdialdera heldu den honetan, hilabeteko lehen hamabostaldian guztira 6 izan dira covid19-az diagnostikaturiko kasuak Usurbilen. Azkena hilaren 11n, gainerako bostak astebete lehenago. 

Eusko Jaurlaritza koronabirusaren agerpenaren inguruko eguneroko jarraipena martxoan egiten hasi zenetik honenbestez, 23 dira Usurbilen covid19-az diagnostikatu dituzten herritarrak. Hilabete guztiotan ez da hildakorik izan. 

Lasarte eta Usurbil biltzen dituen osasun eremuari dagokionean ere, azken kasuak (4 guztira) hilaren 11n erregistratu ziren. 15,09koa da eremu horretan, 15,83koa Usurbilen, azken 7 egunotako 100.000 biztanleko kutsatze tasa.

Azken 24 orduotako datuei dagokienean, aipatu moduan, ez Usurbilen ezta Lasarte-Usurbil osasun eremuan kasu berririk ez. Gipuzkoa mailan bai, 80 diagnostikatu berri. EAE mailan 364, atzo egindako 5.625 PCR probetan. 19 pertsona ospitaleratu zituzten, 14 ZIUn daude.