Tantrari buruzko hitzaldia eta kultur altxorrak ezagutzeko aukera asteburuan

Noaua Aldizkaria 2020ko abu. 21a, 08:38

Astebururako bi proposamen iragarri dituzte; tantrari buruzko hitzaldia eta Harria Hitz bisita gidatuaren edizio berria. Ekitaldi baterako zein besterako izena aurrez eman beharko da.

Tantrari buruzko hitzaldia
Ostiral arratsalderako (hilak 21), "Tantra: kontatu ez diguten sexualitatea" hizpide duen hitzaldia antolatu da 19:00etan Potxoenean. "Umetokian prozesu onkologiko baten ezusteko diagnostikoa jaso ondoren, bizia erabat aldatuko zion hazia loratu zen bere barruan. Gaur egun bere egitekoa, TANTRAren bidez zure potentziala deskubritzen, zure sexualitate kontzientea modu askean adierazten eta zu zerorri izaten gidatzea da", adierazi du hitzaldiko gidari lanak egingo dituen Miren Luk. Gazteleraz izango den saioak edukiera mugatua izango du. Bertaratu nahi duenak aurrez eman beharko du izena yogatantrikoa@gmail.com helbidean.

Harria Hitz bisita gidatua
Usurbilgo kultur altxorrak ezagutzeko aukera berria larunbat goizean, abuztuaren 22an. "Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen adibide garbia da Usurbil. Herriaren euskal arte eta sorkuntzarekin. konpromezua beti izan da senda. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda eta horren ondorena ere.

HARRIA HITZ ibilbideak euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu eta hortarako herrian ikus daitezkeen zenbait elementu ezagutuko ditugu bisitan: Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua…"

Hemen larunbaterako iragarri duten egitaraua. "Uda eta udazkenari begira sorpresa eta ekitaldi berriak prestatu ditugu zuentzat", iragarri dute.


Abuztuak 22, larunbata
11:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
11:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean.
12:00 Amaiera.

HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira.
INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro
Bisitaren prezioa 5€koa izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (15 lagun, gehienez).