2020/08/22 11:00

Irteera

Harria Hitz bisita gidatua

Harria Hitz bisita gidatua
Usurbilgo plaza, Usurbil

11:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
11:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean.
12:00 Amaiera.

Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira.
Informazioa eta erreserbak: 688 818 017 / info@kultour.pro
Bisitaren prezioa 5€koa izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (15 lagun, gehienez).

Xehetasunak: "Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen adibide garbia da Usurbil. Herriaren euskal arte eta sorkuntzarekin. konpromezua beti izan da senda. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda eta horren ondorena ere.

HARRIA HITZ ibilbideak euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu eta hortarako herrian ikus daitezkeen zenbait elementu ezagutuko ditugu bisitan: Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua…"