Udal dirulaguntzak

Euskara, kultura eta aisialdiko udal diru-laguntzen behin behineko ebazpenak

Noaua Aldizkaria 2020ko abu. 24a, 08:22

Zenbait diru-laguntza deialdien behin behineko ebazpenak plazaratu ditu Usurbilgo Udalak egunotan; aisialdia, euskara eta kulturakoak. Abuztuaren 20az geroztik alegazioak aurkezteko 10 eguneko tartea dute interesdunek.

Aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egiten dituztenei zuzenduriko diru-laguntza lerroa du Usurbilgo Udalak. Baita euskara ikasten aritzen direnentzako ere; Usurbilen euskara doan ikasteko aukera dago. Kultur egitasmoak garatzeko beste laguntza lerro bat ere badu Udalak. 

Deialdi guztiotara aurreko hilabeteetan eskaerak aurkeztu zituztenei erantzun die orain; behin behineko ebazpenak plazaratu ditu Udalak egunotan. Abuztuaren 20az geroztik 10 eguneko alegazio epea zabaldua dute interesdunentzat. Tarte horretan alegaziorik aurkezten ez bada, "ebazpen-proposamen hauek finkoak izatea eta ordainketak bideratzea" erabakiko du Udalak. Aisialdiko ikastaroak egin dituztenen kasuan, "Interesdunak 2022ko uztailaren 30a baino lehenago titulua eskuratu izanaren agiria ekarri behar du udalera. Titulua udalera ekartzen ez bada, udalari jasotako dirulaguntza itzuli egin beharko zaio"

AISIALDIKO IKASTAROETAKO DIRULAGUNTZAK
Xehetasunak: aisialdiko begirale edo zuzendari tituluak eskuratzeko ikastaroak egin dituztenentzako udal diru-laguntza deialdia.
Herritarrek aurkezturiko eskaera kopurua (ekainak 29-uztailak 10): 9.
Behin behinean onarturiko diru-laguntza guztira: 1.542,50 euro aisialdiko begirale izateko ikastaroen laguntzetan, 170 euro aisialdiko zuzendari ikastaroa egindakoen artean.
Informazio gehiago: abuztuaren 19ko GAO

EUSKARA IKASTEKO DIRULAGUNTZAK
Xehetasunak: 2019-20 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako udal diru-laguntza deialdia.
Herritarrek aurkezturiko eskaera kopurua (ekainak 29-uztailak 10): 45.
Behin behinean onarturiko diru-laguntza guztira: 20.990,86 euro.
Informazio gehiago: abuztuaren 19ko GAO

KULTUR EGITASMOAK GARATZEKO DIRULAGUNTZAK
Xehetasunak: herrian kultur egitasmoak garatzen laguntzeko udal dirulaguntza deialdia.
Eragileek aurkezturiko eskaera kopurua (urtarrilak 7-otsailak 4): 21 eragileek 62 ekintzetarako eskaerak aurkeztu zituzten.
Behin behinean onarturiko diru-laguntza guztira:
64.209,38 euro. 
Informazio gehiago: abuztuaren 19ko GAO