Zehaztasunak: "Harria Hitz ibilbideak euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu eta horretarako herrian ikus daitezkeen zenbait elementu ezagutuko ditugu bisitan: Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua…".
Oraingoan, Euskal Wikilarion Kultura Elkarteak sustaturiko "WikiBizi Euskal Herria" ekimenarekin bat egingo du Harria Hitz-ek. "Uztailaren 1etik irailaren 30era bitarte gure herria hobeto ezagutzeko proposamenak biltzeko gunea".
HARRIA HITZ+WIKIBIZI EUSKAL HERRIA
Abuztuak 29, larunbata
11:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
11:05 Harria Hitz bisita gidatua herrigunean+Wikibizi
12:00 Amaiera
Bisitaren prezioa: 5 euro.
Izen ematea: aurrez 943 39 28 71 telefono zenbakian edo info@ereiten.eus helbidean.
Lekua: 15 lagunentzat gehienez.
Informazio gehiago: ereiten.eus