Koronabirusa

Kasu berririk ez asteburuan

Noaua Aldizkaria 2020ko abu. 24a, 13:33

Covid19ari lotutako kasu berririk ez du antzeman asteburuan Osasun Sailak. Abuztua hasi zenetik 9 detektatu dituzte Usurbilen.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen honetan plazaraturiko azken datuen arabera, asteburuan ez da covid19 kasu berririk antzeman Usurbilen. Abuztuaren 21etik 23ra 0 positibo berri izan ditu udalerri honek. PCR bidez detektaturiko azken koronabirus kasuak iragan astean antzeman zituten Osasun Sailak.

Abuztua hasi zenetik 9 kasu antzeman ditu Osasun Sailak (bat hilaren 4an, 2 hilaren 5ean, kasu bana hilaren 6an, 8an, 11n, 17an eta beste bi kasu hilaren 20an). Martxoaz geroztik 26 dira guztira Usurbilen antzemandako koronabirus kasuak.

Usurbil eta Lasarte biltzen dituen osasun eremuari dagokionean kasu berriak antzeman dira asteburuan; guztira 15, denak Lasarte-Orian.

140 kasu Gipuzkoan
EAE mailako datuei dagokienean, azken 24 orduotan 4.711 PCR proba egin dituzte. 453 positibo antzeman ditu Osasun Sailak. Haietatik 140 Gipuzkoan. 26 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta 27 pertsona daude ZIU-n. Oinarrizko birsorkuntza tasa 1,09koa da gaur. 

Bestalde, koronabirusak maiatzaren 11tik abuztuaren 16ra Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izan duen bilakaera islatzen duten ondoko grafikoak argitaratu ditu Osasun Sailak. Uztailetik abuztura izan den kasuen gorakada nabarmena hain zuzen:

 




EAE mailako datuak