Koronabirusa

13 kasu, abuztua hasi zenetik

Noaua Aldizkaria 2020ko abu. 28a, 12:14

Amaitzear dugun aste honetan Osasun Sailak 4 covid19 kasu detektatu ditu Usurbilen, abuztua hasi zenetik 13 izan dira guztira, eta 30, martxoaz geroztik.

Azken hiru egunotan 4 covid19 kasu berri antzeman ditu Osasun Sailak Usurbilen (3 hilaren 25ean, laugarrena hilaren 27an). Abuztua hasi zenetik 13 dira jada covid19-a antzeman dieten herritar kopurua udalerri honetan. Martxoaz geroztik 30 dira guztira Usurbilen antzemandako koronabirus kasuak.

Usurbil eta Lasarte biltzen dituen osasun eremuari dagokionean kasu berrien kopuruak nabarmen egin du gorantz Lasarte-Orian detektatu diren kasuengatik; azken 24 orduotan 20 (19 Lasarte-Orian, 1 Usurbilen), hilaren 26an 12 (guztiak Lasarte-Orian), abuztuaren 25ean 16 (3 Usurbilen gainerako 13ak Lasarten)....

Azken 24 orduoan 913 kasu detektatu dituzte Hego Euskal Herrian. Haietatik 764 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako 9.176 PCR probetan antzeman dituzte. Gipuzkoan 225 kasu zenbatu ditu Osasun Sailak azken 24 orduotan. EAE mailan 54 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 32 pertsona daude ZIU-n. Oinarrizko birsorkuntza tasa 1,13an da.