KzGunea
Konfinamendua hasi zenetik itxita egon ostean, uztailean zabaldu zuten. Irailean 9:00-13:00 artean irekiko dute Kzgunea. Bertara joan aurretik hitzordua eskatu beharra dago aldez aurretik, 945 016 100 telefono zenbakira hain zuzen. Usurbilgo Udalak berri eman duenez, dei horretan "kudeaketa zentro orokorreko langileek jakinaraziko dizkiete irizpideak erabiltzaileei". Ezinbestekoa izango da maskara jantzita izatea, "eta denbora muga izango dute, zerbitzuaren arabera". Informazio gehiago: tutor.usurbil@kzgunea.net/ 943 023 684 / Nagusia, 37.
Oiardo Kiroldegia
Hainbat ikastaro ere abiaraziko dituzte Kiroldegian, baina erabiltzaile gutxiagorekin talde bakoitzean, “areto bakoitzaren edukieraren arabera, euren artean distantzia mantendu ahal izateko”:
Irailaren 7tik 13ra: ikastaroetan aurretikako izen-ematea, Internet bidez.
Irailaren 14tik 20ra: ate irekiak.
Irailaren 14tik 30era: izena emateko epea.
Urriaren 1a: ikastaroen hasiera.
Etumeta AEK euskaltegia
Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintza zabala aurten ere euskaltegian. Urriarekin batera abiatuko den 2019-20 ikasturte berrirako matrikulazio epea zabalik dute Etumeta AEK euskaltegian. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es
Santuenea Elkartearen ikastaroak
-Astelehena: tai-chi (17:00), aeroyoga (19:10/20:15).
-Asteartea: hatha yoga (16:00-17:30 / 18:30-20:00 / 20:30-22:00).
-Asteazkena: restauratiboa (10:00), aeroyoga (17:40 / 18:55 / 20:15).
-Osteguna: reiki (17:00), hatha yoga (20:30-22:00).
-Ostirala: tai-chi (17:00).
Hasiera data eta izen ematea:
-Aeroyoga: 615 71 59 91 / 670 02 77 31.
-Hatha yoga: 619 79 11 70 / 670 02 77 31.
Oharra: egoera berriaren arabera, aldaketak izan ditzake.
Einean guraso eskolaren ikastaroak
Irailaren 20ra arte eman ahalko da izena, Einean guraso elkarteak antolaturiko ikastarootan:
Oinarrizko argazkilaritza digitala I
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-abendua artean.
Adina: 16 urtetik gorakoentzat.
Irakaslea: Ibai Arrieta (635 70 14 73) / argazkikastaroa.usurbil@gmail.com
Oinarrizko argazkilaritza digitala II
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-abendua artean.
Adina: 16 urtetik gorakoentzat.
Irakaslea: Ibai Arrieta (635 70 14 73) / argazkikastaroa.usurbil@gmail.com
Baldintza: lehenengo zatia egina izatea edo argazkilaritza digitalari buruzko ezagutza izatea.
Laboreak (bolilloak, “punto cruz”, gantxilloa…)
Iraupena: astean behin bi ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Juani (609 41 38 83).
Yoga (luzaketak, arnasketak, lasaitzea…)
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-ekaina artean.
Irakasleak: Katia (636 71 15 14), Sebas (605 72 28 25).
Pintura (oleoa, akuarela, pastela…)
Iraupena: astean behin 2 ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).
Eskulanak
Iraupena: astean behin 2 ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).
Zehaztasunak: teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.
Sabel dantza/ hip hop
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Uarda (637 25 68 51).
Sormena eta moda diseinua
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Jone Iruretagoiena Eceiza (673 64 29 32).