Irailan sartzearekin batera, "ohiko" ordutegira itzultzen hasiak dira garraio zerbitzu publikoak. Lurraldebusek jada "negu" parterako ordutegia indarrean du, besteak beste, Usurbil zeharkatzen duen Urola Kosta zerbitzuan ("UK09"-an). Gogoan izan bestalde, ohiko ordutegian segitzen dutela Usurbil ospitaleekin eta Usurbil Hernanirekin lotzen duten T2 eta T6 zerbitzuek.
Euskotrenek aldiz, irailaren 7an gauzatuko du ordutegi aldaketa, ordura arte uda parterako iragarritakoa izango du martxan. "Irailaren 7an Euskotreneko trenbide linea guztietan neguko ordutegia indarrean sartuko da, Usansoloko Ospitalera doan autobuseko anezka barne. Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak eskola-egunetara eta lana dela eta joan-etorrietara egokitzea da".
Bizi dugun osasun krisialdiari lotuta, gau parterako zerbitzu murritza izango dela ohartarazi du Euskotrenek. Eta udaberrian zehar gertatu zen moduan, "aldaketak izan ditzake, Covid-19 geldiarazteko neurriak direla eta".
Taxibus udal zerbitzua
65 urtetik gorakoentzako zerbitzu pertsonalizatua eskainiko du soilik. "Bakarrik moldatuko ez balira, laguntzaile gazteago batekin joan ahal izango lukete", argitu du Udalak. Taxibusa baliatu behar duenak deitu dezala aurrez 630 643 596 telefono zenbakira.
Informazio gehiagorako:
Euskotren
944 333 333
euskotren.eus
Lurraldebus
900 300 340 (8:00-22:00)
lurraldebus.eus
Lurraldebusen app-a
LURRALDEBUS
UK09