Auzokonpostarako gune berria Munalurran

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 5a, 09:26

Sortutako hondakinak tratatu eta berrerabiltzeko toki berri bat Usurbilen. Udalak jakinarazi duenez, auzokonpostarako gunea egokitu dute Munalurran. Egitasmoan parte hartzeko aukera zabalik dago.

Sortzen dugun hondakinetan, zati garrantzitsuena, kopurutsuena, organikoa dugu. Usurbilen hainbat gune daude, organikoa tratatu eta birziklatzeko, auzokonpostatze egitasmoari esker hain zuzen. Usurbilgo Udalak berri eman duenez, guneotako bat Munalurran egokitu dute. 

Erabiltzaileak baditu baina egitasmoarekin bat egiteko aukerak zabalik segitzen du. "Gaur egun, hamalau familiek erabiltzen dute". Baina aipatu moduan,  "inork bertan parte hartzeko interesa balu, informazio gehiago eskuratzeko moduak: Atez ateko bulegoan atezate@usurbil.eus helbide elektronikoan 900776776 doako telefonoan".