2020-21 ikasturtea

Behin behineko egoitzetan eta prebentzio neurri artean abiatu du ikasturtea Zumartek

Astelehenean hasi zuten 2020-21 ikasturtea Zumarte Musika Eskolako kideek. Ezohikoa izango dena, osasun krisialdiak baldintzatuko duena. Klase presentzialei eusteko "kontingentzia plana" landu eta plazaratu dute. Momentuz, behin behineko egoitzetan hasi dute ikasturtea eta hala segiko dute, Kale Nagusiko eraikin birgaitu eta handitura lekuz aldatu artean.

"Gure lehentasuna klase presentzialekin hastea izan da eta horrela izateko ahalegin eta lan handia egin dugu, batez ere, ikasleekin pentsatzen eta aurrerantzean egoera berri honetan bizitzen ikasi behar dugulako ere", adierazi dute musika eskolatik zumarte.eus atariaren bidez.

Ezohiko ikasturte honetarako zenbait egokitzapen egin dituzte; aldaketa eta xehetasun guztiak osatu duten "kontigentzia planean" jaso dituzte. "Ohar guztiak garrantzitsuak dira denon osasuna bermatzeko, beraz, jarraibide guztiak zehatz-mehatz eta arduraz betetzea ezinbestekoa izango da".

Aipatu planak babesteko irizpideak eta desinfekzio neurri orokorrak zehazten ditu, klaseetarako sarrerak eta irteerak nola egin beharko diren, eta klaseak non eskainiko diren. Behin behineko egoitza hauetan: Sutegin, Udarregi Ikastolako DBH-ren eraikinean, Santuenean eta musika eskolak Puntapaxen duen bulegoan.

ZUMARTE MUSIKA ESKOLAKO KONTINGENTZIA PLANA

1.- BABES ETA DESINFEKZIO NEURRI OROKORRAK:
- Ikasleen artean 1,5 metroko distantzia mantendu behar da.
- Segurtasun distantzia bermatzeko, lurrean markak jarriko dira.
- Maskararen erabilera derrigorrezkoa da 6 urtetik gorakoentzat, bai sarrera-irteeretan baita saioak irauten duen bitartean ere.
-Haizezko instrumentuen klaseetan ikasle eta irakaslearen artean segurtasun manpara bat jarriko da.
- Tenperatura etxean hartuta etorri beharko da.
- COVID-19ari lotutako sintomaren bat izanez gero, ez eraman zuen seme edo alaba musika eskolara.
- Norbaitek COVID-19an positibo emanez gero, Zumarteko bulegoan jakinarazi beharko du eta bertako Covid-Osasun arduradunak, beharrezkoa den protokoloa jarriko du martxan.
- Komunak ahal den gutxien erabili ahal izateko, klasera etorri baina lehenago haurrak etxean komunetik pasatzea gomendatzen da.
- Ezin izango da igogailua erabili, salbuespen kasuetan izan ezik.
- Talde desberdinetako ikasleen arteko topo egiteak ekiditeko, talde bakoitzari dagokion ordua baina 5 minutu lehenago sarreran prest egotea eskatzen da, ez lehenago.
- Gela edo aretoko aireztapen naturala bermatzeko, saioak irauten duen bitartean ate eta leihoak irekita egongo dira.
- Eraikin eta geletan ikasleak bakarrik sartu ahal izango dira eta irakaslea arduratuko da ikasleak jaso eta ateratzeaz.
-Irakaslearekin edo zuzendaritzarekin hitz egin nahi izanez gero, aurretik hitzorduaeskatu beharko da.

2.- SARRERA-IRTEERAK
- Ikasleek, aipatutako segurtasun distantzia mantenduta, dagokion eraikineko atarian itxarongo dute irakaslea atera arte. Taldeen kasuan, ilaran egon beharko dute aurrerago zehazten den moduan.
- Gelara sartzerakoan eskuak gel desinfektatzailearekin garbitu behar dira.
- Sutegiko erakusketa gelara sartzeko, oinetakoak desinfektatzeko jarrita dagoen alfonbratik pasa behar da.
- Eskuak garbitu eta ikasleak zuzenean aulkietan eseri beharko dira, aulkiak mugitu gabe eta bakoitzaren espazioa errespetatuz.
- Ezingo da materiala partekatu, beraz, ikasle bakoitzak, klasean erabiliko duen bere materiala eraman beharko du. Musika Txokoko ikasleei, oinetakoak gurasoak edo laguntzaileak atarian aldatu beharko dizkiete, gelara sartu aurretik.
- Teklatua, arbela, errotulagailuak, ordenagailua, audio ekipoak e.a irakasleak bakarrik erabili ahal izango ditu.
- Klase bukaeran, irakasleak esaten duenean, material guztia jaso eta ikasleak, ordenan eta segurtasun distantzia mantenduta, gelatik ateratzeko ilaran jarriko dira.
- Irakasleak, saio bakoitza bukatzean, gela eta erabilitako materiala desinfektatuko ditu (aulkiak, mahaiak, atrilak, ordenagailua...). Hori egin ahal izateko, klaseak hitzartutako ordutegia baino lehenago bukatuko dira: instrumentukoak 5 minutu lehenago eta taldekoak 10 minutu.


3.- KLASEAK NON IZANGO DIRA:
- Ikasturte hasieran, eta Zumarteko eraikin berrira joan arte, saioak honako lekuetan izango dira:

SUTEGIN
- Erakusketa Gelan: Musika Mintzaira, Musika Txokoa eta biolina. Sartzeko ilara Askatasuna plaza alderantz egingo da eta irteera frontoi alderantz izango da.
- Auditorioan: Abesbatza. Sarrera-irteera Askatasuna plaza aldetik izango da, aldagelak dauden atetik.

IKASTOLAN (DBHko eraikina)
Klarinetea, eskusoinua, tronpeta, tronboia, trikitixa, panderoa, pianoa, biolina eta saxoa. Errefortzu-gela parean dagoen komuna bakarrik erabiliko da.

SANTUENEAN: Gitarra, perkusioa.

PUNTAPAXEN: Pianoa, flauta, trikitixa, panderoa, txistua, trikitixa-pandero taldea eta eskusoinu taldea.

Informazio gehiagorako: 
zumarte.eus