Helduek kiroldegiko ikastaroetan izena emateko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 11a, 09:18

Helduei zuzenduriko Oiardo Kiroldegiko ikastaroetan iaztik izena emana zutenek, inskripzioak online bideratzeko azken egunak dituzte. Haurrei zuzenduriko ikastaroetarako inskripzio epea hurrengo astean irekiko dute. Gogoan izan, ur jarduerak nahiz lehorrekoak. Haur, gaztetxo nahiz helduentzat. Ikastaro eskaintza zabala prestatu du Oiardo Kiroldegiak ezohiko 2020-21 ikasturte berri honetarako. 

Ohiko ordutegira itzulia da berriz Oiardo Kiroldegia hilabete hasieratik. Bi aldaketa nagusirekin ordea. Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez, konfinamendu ostean ekainean zabaldu zutenetik igerilari bakarra ibil zitekeen igerileku handiko kale bakoitzean, “hemendik aurrera bi izango dira, eskari kopuru altua dela eta”.

Hainbat ikastaro ere abiaraziko dituzte Kiroldegian, baina erabiltzaile gutxiagorekin talde bakoitzean, “areto bakoitzaren edukieraren arabera, euren artean distantzia mantendu ahal izateko”. Ikastaroen eskaintza aurkeztu du Usurbilgo Udalak. Online bideratu beharko da izena; helduek gaurtik, haurrek datorren astetik aurrera. Segidan dituzue xehetasunak.

Ordutegia
Lanegunak: 07:00-12:30 / 14:30-22:00 [igerilekua: 12:15 eta 21:00].
Larunbatak: 09:00-21:30 [igerilekua: 21:00].
Igandeak eta jaiegunak: 09:00-13:30 [igerilekua: 12:45].

Eskaintza
-Helduentzat: spinning, pilates, pilates plus, 3. adina, mantendu gimnasia, zunba, jumpfrit, hipopresiboak, yoga-mindfullness, yoga edota ur jarduerak (entrenamendu trinkoa, matropilates, aquagym, igeriketa hobekuntza, igeriketa hastapena).
-Haurrentzat: zumba gazte, spinning (14-18 urte) edota igeriketa taldeak.

Online izen emateko epeak

Helduak

  • Irailak 8-13: iazko ikasturtean izena emanda ibili zirenek izena emateko epea.
  • Irailak 14: izena emandako pertsona kopurua taldearen edukiera baino handiagoa bada, zozketa egingo da. Egunean bertan abisatuko zaie erabiltzaileei.
  • Irailak 15tik aurrera: plazaren bat libre geldituko balitz, izena emateko aukera izango lukete.
  • Helduek izena emateko formularioa.

Haurrak

  • Irailak 15-20: iazko ikasturtean izena emanda ibili zirenek izena emateko epea.
  • Irailak 21: izena emandako pertsona kopurua taldeen edukiera baino handiagoa bada, zozketa egingo da. Egunean bertan abisatuko zaie erabiltzaileei. Adinaren arabera izango dira taldeak.
  • Irailak 22tik aurrera: plazaren bat libre geldituko balitz, haurrek igeriketa ikastaroetan izena emateko aukera.
  • Haurrek izena emateko formularioa.

Aldagelen erabilera

  • Ikastaroetako parte-hartzaileek aldagelak erabili ahal izango dituzte, ikastaroa hasi baino 15 minutu lehenago sartuta; ikastaroaren ondoren, beste 15 minutu izango dituzte aldatzeko.
  • Hala ere, beharrezkoa ez bada aldagelak ez erabiltzea gomendatzen da.

Ordainketak

  • Ordainketa guztiak bankutik helbideratuta egitea lehenetsiko da.

Oharra: Ikastaroaren zati bat Covid19agatik bertan behera geldituko balitz, ikastaroa bukatzean egingo litzateke dagokion proportzioaren zatia.

Informazio gehiagorako: Kiroldegian bertan / 943 37 24 98