EROskopoa

Puntapaxeko sorginaren EROskopoa

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 11a, 09:48

Akabo oporrak. Lanera bueltatu direnen artean da Puntapaxeko sorgina. Kristalezko bolari begira, iragarpen hauexek egin ditu irailerako!

ARIES

Ikasturte hasiera ero samarra izango da zuretzat, ate berri asko irekiko zaizkizulako. Hileko aholkua: Baina kontuz aire-korronteekin!

 

 

TAURUS

Kezkatuta zaude martxotik hona irabazi dituzun kilo horiengatik eta garai aproposa duzu kirol pixka bat egiten hasteko. Hileko aholkua: Bizikleta estatikoa erosteko une aproposa da.

 

 

GEMINI

Festetarako gogoa duzu, baina gogoratu hamar pertsona baino gehiago elkartzea ez dela komenigarria. Hileko gomendioa: Ba al dituzu 10 lagun?

 

 

CANCER

Bihotz kontuek loa kenduko dizute hilabete honetan, eta gora behera handiak izango dituzu. Hileko aholkua: Etxean desfibriladorea edukitzea komeni zaizu.

 

 

LEO

Maskarilla eramaten bikaina zara: belarritik zintzilik, kokotsean, ukalondoan,… Hileko aholkua: Noizean behin eraman bera den tokian!

 

 

VIRGO

Koronabirusak ez du zure urtebetetze eguna zapuztuko, baina osasun neurriak hartu beharko dituzu. Hileko aholkua: Tartako kandelak ez itzali maskarilla jantzita duzula!

 

 

LIBRA

Etapa berri bati ekiteko garai aproposa duzu hauxe. Baliatu ezazu beti egin izan nahi duzun hori egiteko. Hileko aholkua: Iratzargailurik gabe bizitzeko, adibidez.

 

 

SCORPIUS

Telelanera bueltatzeko beldur zara, ordainpeko lana egin ordez etxeko lanetan aritzen zarelako gehiago. Hileko aholkua: Prestatu ezazu bulegoa ganbaran edo sotoan, bake pixka bat izateko.

 

 

SAGITARIUS

Maitasunak zure atea noiz joko zain zaude, baina gauzak ez dute horrela funtzionatzen. Mugitzeko garaia duzu. Hileko aholkua: Zergatik ez duzu Noaua!n iragarki bat jartzen?

 

 

CAPRICORNIUS

Maskarak traba asko egiten dizu, baina gauza onak ere baditu: bibotea ez duzu zertan depilatu eta barre faltsua egiteko ere oso baliagarria da. Hileko aholkua: Terrazatik haratago bizitza badago!

 

 

AQUARIUS

Naturarekin bat egiteko izugarrizko gogoa izango duzu hilabete honetan, baina kontuan izan Euskal Herriko tontorrak jendez gainezka daudela. Hileko aholkua: Andatza hor izanda, zertarako behar duzu gehiago?

 

 

PISCIS

Triste xamar zaude lanera bueltatu zarelako eta hondartzara joateko denbora gutxiago duzulako. Hileko aholkua: Oria ibaian hankak sartuta egotea ez da batere plan txarra.