2020-21 ikasturtea

Eskola Kirolari lotutako bilerak astelehenean

2020-21 urtera begirako Eskola Kirolari lotutako bilerak deitu dituzte irailaren 14rako. Bizi dugun osasun krisialdia tarteko, aforoa egokitu beharrak hiru saio deitzea ekarri die antolatzaileei.

Ezohiko 2020-21 ikasturtea abian jartzen doan honetan, Eskola Kirolaren txanda orain; denboraldi hasierako bilerak deitu dituzte datorren astelehenerako, irailak 14, arratsaldez, Udarregi Ikastolako jangelan. Bizi dugun osasun krisialdia tarteko, aforoa mugatu beharra ekarri die hitzorduon antolatzaileei. Horregatik hiru saio deitu dituzte, Lehen Hezkuntzakoei zuzenduriko bi bilkura, eta azkena DBH-ren lehen mailetakoentzat.

ESKOLA KIROLEKO BILERAK
Irailak 14, astelehena
17:00 LH 1-4
18:00 LH 5-6
19:00 DBH 1-2

Tokia: Udarregi Ikastolako jangela.