Kontxako 125. Bandera Alex Udabe eta Hondarribiarentzat

Hondarribia nagusi aurten ere Donostiako uretan. "Ama Guadalupekoak" Kontxako Bandera irabazi berri du. Baita honenbestez, zubietar batek ere; Alex Udabek.

Jarraian eskuratu duten Kontxako hirugarren bandera da gaurkoa, Hondarribiak irabazitako hamalaugarrena. Emakumezkoetan Orio nagusitu da.

Herri ordezkaritzarik ez da izan emakumezkoen txapelketan, gizonezkoetan bai. Tartean, laugarren postuan sailkatu den Orion, Josu Ostolaza aginagarra.

Ezohiko edizioa izan da aurtengoa, ikuslerik gabe ospatu baita. Pandemiak baldintzaturiko estropadak jarraitzeko ohiko guneak (Urgull, Paseo Berria, kaia...) itxita zeuden. Ikusle bakarrak hondartzan zeudenak izan dira eta txapelketa ospatu den artean, ezin izan da bainatu itsasoan.



KONTXAKO BANDERA:

Emakumezkoen sailkapena


Gizonezkoen sailkapena