2020-21 ikasturtea

Batxilergoa eta Lanbide Heziketaren txanda gaur

Covid19-aren eraginez, ikasturte hasiera mailakatua izango zela aurreikusi zen eta hala izaten ari da. Duela astebete itzuli ziren ikasgeletara HH, LH eta DBH-ko lehen ziklokoak. Aste honetan gainerakoen txanda; DBH 3-4 bihar, gaur Batxilergoa edota Lanbide Heziketakoak bueltatuko dira ikastetxeetara, ezohiko ikasturte berria abiatzeko.

DBH 3-4
Udarregi Ikastolako ikasle helduenak astearte honetan itzuliko dira ikasgeletara. Ezohiko neurrien artean. Egoera aldatzen ez den artean, klaseak erabat presentzialki jasoko dituzte ziklo guztietako ikasleek. Baina prebentzio neurriak hartuta noski. Ikastolatik asteotan berri eman eta zuzendaritzak Artezkaritza Kontseiluarekin batera iraila hasieran deitu zituen guraso bileretan berri eman zuten moduan, hainbat ñabardura izango ditu covid19-ak baldintzaturiko ezohiko ikasturte honek. Informazio gehiagorako: udarregi.eus

Lanbide Heziketa
Modu mailakatuan itzuliko dira Lanbide Heziketako ikasleak ikasgeletara. Lanbide Eskolatik iragarri dutenez, astelehen honetan goi-mailako zikloetako bigarren ikasturtekoak izango dira ikastetxera bueltatzen lehenak:
Goi-mailako zikloetako bigarren ikasturtekoak: irailak 14, astelehena.
Goi-mailako zikloetako lehen ikasturtekoak: irailak 16, asteazkena.

Erdi-mailako zikloetako bigarren ikasturtekoak:
irailak 21, astelehena. 
Erdi-mailako zikloetako lehen ikasturtekoak: irailak 23, asteazkena.

Oharra:
-Lanbide Eskolak datozen egunotan eskainiko ditu xehetasun gehiago.

Informazio gehiagorako:
lhusurbil.eus
943 36 46 00
eskola@lhusurbil.eus 

Oriarte Institutua
DBH 3 eta 4ko ikasleak eta Batxilergokoak ere astelehen honetan (irailak 14) itzuliko dira Usurbil eta Lasarte-Oriako Oriarte Institutura. Informazio gehiago: oriarte.hezkuntza.net