2020-21 ikasturtea

Esperientzia Eskolan eta oroimen tailerrean izen emateko epea zabalik

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 15a, 08:08
Iaz Esperientzia Eskolatik Nafarroara eginiko txangoan taldeak ateratako argazkia. Egilea: Maria Jesus Etxeberria.

Hainbat ikastaroetako izen emate epeak zabalik segitzen du. Tartean, egunotan Usurbilgo Udalak iragarritako Esperientzia Eskolarako eta oroimen tailerrerako. Albiste honetan datozen saio guztion berri.

Esperientzia Eskola eta oroimen tailerra
Irailaren 25era arte doan eman ahalko da izena Gizarte Zerbitzuetako 943 377 110 telefono zenbakira deituta. “Covid19-ak sortutako egoera medio, horiek emateko modua aldatuko da: taldeak murriztuta, espazioak moldatuta...”, ohartarazi du Udalak. Matia Institutuak Udalarekin batera antolaturiko Esperientzia Eskola 55 urtetik gora izan eta ikasten segitzeko grina duten herritarrei zuzendua dago. Lahar elkargoak eta Udalak elkarlanean sustaturiko memoria tailerra adineko pertsonei. Biak urrian abiarazi asmo dituzte.

Autoestima eta autozaintza feminista hizpide duen tailerra
Coral Herrerak bideratuko du (erdaraz), emakumeei zuzendua egongo den doako tailerra, irailaren 25ean (15:00-20:00) eta 26an (9:00-14:00). Tailer bera eskainiko da bi saioetan. Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolaturiko bi saioetarako taldea osatuko ez balitz, bakarra egingo litzateke. Parte hartzeko aurrez izena eman: 943 377 110 / parekidetasuna1@usurbil.eus

Furgobaratzaren bisita
Ostegunean (irailak 17), 18:00-19:30 artean Agerreazpin kokaturiko Usurbilgo Baratze Parkean. “Udazken-neguko baratzearen inguruko aholkuak” eskainiko dituzte doan herritar ororentzat.

Usurbil Judo Elkartea
2020-21 kirol urtera begira da baita Usurbil Judo Elkartea. Denboraldi berrirako izen emateko epea irailaren 9an zabalduko dute. Hortik aurrera, astelehen eta asteazkenetan 17:30-18:30 artean Oiardo Kiroldegian bideratu ahalko da matrikulazioa. “Oiardo Kiroldegiko aldapako sarreran egongo gara”, ohartarazi dute judo bilgunetik. Izen ematea bideratzeaz gain, duten eskaintzaren berri jasotzeko aukera izango da.

Kirol urte berria noiz hasi asmo duten ere zehaztu du Usurbil Judo Elkarteak. “Eskola adineko judoko ikastaroa urriaren 5ean hastea aurreikusten da”, ohartarazi dute.

Helduen Heziketan matrikulatzeko garaia
Helduen Hezkuntza Iraunkorrean (HHI) prest dute 2020-21 ikasturtea. Irailaren 17an hasiko dituzte eskolak. Interesdunek zabalik dute izen ematea. Hainbat jakintzen ezagutzan sakondu, DBH-ko titulua atera, hizkuntza ezberdinetan trebatu edota lagun arte giro ederrean aisialdiko ekintzez gozatzeko aukera eskaintzen du (bidaia eta irteera kulturalak, antzerkia, pilates, yoga, areto dantzak...). Migranteei zuzenduriko programa ere badute. Informazio gehiagorako:
epalasarte.eus

KzGunea
Konfinamendua hasi zenetik itxita egon ostean, uztailean zabaldu zuten. Irailean 9:00-13:00 artean irekiko dute Kzgunea. Bertara joan aurretik hitzordua eskatu beharra dago aldez aurretik, 945 016 100 telefono zenbakira hain zuzen. Usurbilgo Udalak berri eman duenez, dei horretan "kudeaketa zentro orokorreko langileek jakinaraziko dizkiete irizpideak erabiltzaileei". Ezinbestekoa izango da maskara jantzita izatea, "eta denbora muga izango dute, zerbitzuaren arabera". Informazio gehiago: tutor.usurbil@kzgunea.net/ 943 023 684 / Nagusia, 37.

Etumeta AEK euskaltegia
Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintza zabala aurten ere euskaltegian. Urriarekin batera abiatuko den 2019-20 ikasturte berrirako matrikulazio epea zabalik dute Etumeta AEK euskaltegian. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

Santuenea Elkartearen ikastaroak
-Astelehena: tai-chi (17:00), aeroyoga (19:10/20:15).
-Asteartea: hatha yoga (16:00-17:30 / 18:30-20:00 / 20:30-22:00).
-Asteazkena: restauratiboa (10:00), aeroyoga (17:40 / 18:55 / 20:15).
-Osteguna: reiki (17:00), hatha yoga (20:30-22:00).
-Ostirala: tai-chi (17:00).
Hasiera data eta izen ematea:
-Aeroyoga: 615 71 59 91 / 670 02 77 31.
-Hatha yoga: 619 79 11 70 / 670 02 77 31.
Oharra: egoera berriaren arabera, aldaketak izan ditzake.

Einean guraso eskolaren ikastaroak
Irailaren 20ra arte eman ahalko da izena, Einean guraso elkarteak antolaturiko ikastarootan:

Oinarrizko argazkilaritza digitala I
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-abendua artean.
Adina: 16 urtetik gorakoentzat.
Irakaslea: Ibai Arrieta (635 70 14 73) / argazkikastaroa.usurbil@gmail.com

Oinarrizko argazkilaritza digitala II
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-abendua artean.
Adina: 16 urtetik gorakoentzat.

Irakaslea: Ibai Arrieta (635 70 14 73) / argazkikastaroa.usurbil@gmail.com
Baldintza: lehenengo zatia egina izatea edo argazkilaritza digitalari buruzko ezagutza izatea.

Laboreak (bolilloak, “punto cruz”, gantxilloa…)
Iraupena: astean behin bi ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Juani (609 41 38 83).

Yoga (luzaketak, arnasketak, lasaitzea…)
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-ekaina artean.
Irakasleak: Katia (636 71 15 14), Sebas (605 72 28 25).

Pintura (oleoa, akuarela, pastela…)
Iraupena: astean behin 2 ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Eskulanak
Iraupena: astean behin 2 ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).
Zehaztasunak: teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.

Sabel dantza/ hip hop
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Uarda (637 25 68 51).

Sormena eta moda diseinua
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Jone Iruretagoiena Eceiza (673 64 29 32).