2020-21 ikasturtea

Oiardo Kiroldegiko haurrei zuzenduriko ikastaroetan izen emateko aukera gaurtik

Iragan astean helduek egin moduan, haurren txanda orain. Gaztetxoenei zuzenduriko Oiardo Kiroldegiko ikastaroetan izen emateko epea zabaldu du Usurbilgo Udalak irailaren 20ra arte.

Oharrok plazaratu ditu Udalak, inskripzio kanpainaren harira:
-HH4 eta HH5 adinetako taldeetan, saioak astean egun batekoak izango dira, 45 minutukoak. 15 minutu lehenago joan beharko dute kiroldegira, eta klasea bukatu ondoren, 15 minutura begiralea elkartze puntuan elkartuko da gurasoekin haurrak jasotzeko. Saioaren aurreko eta ondorengo arropa aldaketa eta lehortzea begiralearekin egingo dute haurrek.
-LH1etik aurrerako ikastaroak astean bi egunekoak izango dira, ohi bezala. Haur horiek igerilekuko Aldagela Orokorretan (emakumezkoena eta gizonezkoena) aldatuko dira: bakarrik sartu beharko dute, neurri orokor bezala.
-2019-20 ikasturtean ibili zirenek lehentasuna izango dute izen-emateak plaza kopurua gainditzen badu.

Ordutegia
Lanegunak: 07:00-12:30 / 14:30-22:00 [igerilekua: 12:15 eta 21:00].
Larunbatak: 09:00-21:30 [igerilekua: 21:00].
Igandeak eta jaiegunak: 09:00-13:30 [igerilekua: 12:45].
Oharra: 

Eskaintza
-Helduentzat: spinning, pilates, pilates plus, 3. adina, mantendu gimnasia, zunba, jumpfrit, hipopresiboak, yoga-mindfullness, yoga edota ur jarduerak (entrenamendu trinkoa, matropilates, aquagym, igeriketa hobekuntza, igeriketa hastapena).
-Haurrentzat: zumba gazte, spinning (14-18 urte) edota igeriketa taldeak.

Online izen emateko epeak

Helduak

  • Irailak 8-13: iazko ikasturtean izena emanda ibili zirenek izena emateko epea.
  • Irailak 14: izena emandako pertsona kopurua taldearen edukiera baino handiagoa bada, zozketa egingo da. Egunean bertan abisatuko zaie erabiltzaileei.
  • Irailak 15tik aurrera: plazaren bat libre geldituko balitz, izena emateko aukera izango lukete.
  • Helduek izena emateko formularioa.

Haurrak

  • Irailak 15-20: iazko ikasturtean izena emanda ibili zirenek eta gainerakoek izena emateko epea.
  • Irailak 21: izena emandako pertsona kopurua taldeen edukiera baino handiagoa bada, zozketa egingo da. Lehentasuna izango dute iaz ibilitakoek. Egunean bertan abisatuko zaie erabiltzaileei.
  • Haurrek izena emateko formularioa

Aldagelen erabilera

  • Ikastaroetako parte-hartzaileek aldagelak erabili ahal izango dituzte, ikastaroa hasi baino 15 minutu lehenago sartuta; ikastaroaren ondoren, beste 15 minutu izango dituzte aldatzeko.
  • Hala ere, beharrezkoa ez bada aldagelak ez erabiltzea gomendatzen da.

Ordainketak

  • Ordainketa guztiak bankutik helbideratuta egitea lehenetsiko da.

Oharra: Ikastaroaren zati bat Covid19agatik bertan behera geldituko balitz, ikastaroa bukatzean egingo litzateke dagokion proportzioaren zatia.

Informazio gehiagorako: Kiroldegian bertan / 943 37 24 98