2020-21 ikasturtea

Urrats gehiago gaur, hezkuntzako itzulera mailakatuan

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 16a, 08:21

DBH-ko ikasle helduenak eta Lanbide Heziketako goi-mailako zikloetako lehen ikasturtekoak dira asteazken honetan ikasgeletara itzuliko direnak. 

DBH 3-4
Udarregi Ikastolako ikasle helduenak atzoko greba egunaren ostean itzuliko dira ikasgeletara. Ezohiko neurrien artean. Egoera aldatzen ez den artean, klaseak erabat presentzialki jasoko dituzte ziklo guztietako ikasleek. Baina prebentzio neurriak hartuta noski. Ikastolatik asteotan berri eman eta zuzendaritzak Artezkaritza Kontseiluarekin batera iraila hasieran deitu zituen guraso bileretan berri eman zuten moduan, hainbat berezitasun izango ditu covid19-ak baldintzaturiko ezohiko ikasturte honek. Informazio gehiagorako: udarregi.eus

Lanbide Heziketa
Modu mailakatuan itzuliko dira Lanbide Heziketako ikasleak ikasgeletara. Lanbide Eskolatik iragarri dutenez, asteazken honetan goi-mailako zikloetako lehen ikasturtekoak izango dira ikastetxera bueltatuko direnak:
Goi-mailako zikloetako bigarren ikasturtekoak: irailak 14, astelehena.
Goi-mailako zikloetako lehen ikasturtekoak: irailak 16, asteazkena.

Erdi-mailako zikloetako bigarren ikasturtekoak:
irailak 21, astelehena. 
Erdi-mailako zikloetako lehen ikasturtekoak: irailak 23, asteazkena.

Oharra:
-Xehetasun gehiago hemen: Lanbide Eskola

Informazio gehiagorako:
lhusurbil.eus
943 36 46 00
eskola@lhusurbil.eus