2020-21 ikasturtea

Orbeldiren ikastaro eskaintzan aurrez aurre izen emateko aukera egunotan

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 16a, 08:36

Haur nahiz helduentzako ikastaro eskaintza zabala prestatu du Orbeldi Dantza Taldeak ikasturte berri honetarako. Bizi dugun osasun krisialdiak entsegu saioen hasiera eta izen emate kanpaina egokitzea ekarri diete. Dantzan hasteko gogotsu dira eta haiekin bat egiteko gonbita luzatu digute Orbeldikoek. Izena online eman daiteke edo aurrez aurre asteazken eta ostegun honetan, irailaren 16an eta 17an hurrenez hurren.

"Aurten ere dantza egiteko gogoz bazabiltza ez ezazu galdu Orbeldi Dantza Taldearekin gozatzeko aukera. Aurten ere eskaintza zabala izango dugu", iragarri dute dantza taldekoek. Ohartarazi dutenez ordea, "kurtso berrian zehar hainbat aldaketa izango ditugu aurrekoekin alderatuta, baina ziur gaude denon artean ikasturtea modu seguru batean aurrera ateratzeko gai izango garela. Animatu!!!", luzatu dute gonbita.

Bizi dugun osasun krisialdia tarteko, haurrei zuzenduriko ikastaro eskaintzari dagokionean, aldaketa nabarmenak iragarri ditu Orbeldik. Batetik, gaztetxoentzako dantza saioak irailaren 21ean abiaraziko zituztela aurreikusi zuten ekainean. Baina adin tarte honetako ikasturte hasiera hurrengo hilabetera atzeratu dute. "Orbeldi dantza taldearen ikasturte hasiera atzeratu egingo da, herriko eskolaz kanpoko hainbat jarduerek egingo duten moduan. Hasiera batean kurtsoaren hasiera urriaren 19a izango da".

Izen ematea ekainean bideratu bazuten ere, berriz zabaltzea erabaki du Orbeldik. "Izen-emate berriak eta ordu aldaketak bertan egin beharko dira". Inskripzioak bideratu ostean, "izen-emate berri honekin taldeak zehaztean ditugunean jasoko duzue ikasturte hasierako protokolo eta bete beharrekoen gida".

Helduentzako ere eskaintza zabala prestatu dute.

ORBELDI DANTZA TALDEA
HAURREI ZUZENDURIKO IKASTAROAK
Eskaintza: 

-LH 1-2 astelehenetan: lehen taldea 16:45-17:45 artean; bigarrena, 18:00-19:00 artean.
-LH 3-4 ostiraletan: lehen taldea 16:45-17:45 artean; bigarrena, 18:00-19:00 artean.
-LH 5-6 asteazkenetan: lehen taldea 16:45-17:45 artean; bigarrena, 18:00-19:00 artean.
-DBH astearteetan: 19:00-20:30.

Taldeak osatzeko baldintzak:
-Gutxieneko kopurua 8 dantzarikoa.
-15 pertsona baino gehiagok izena emanez gero, ordu berdinean bi taldeetan entseatuko dute.
-Tokia dantzari kopuruaren arabera email bidez zehaztuko dute.
-Gutxieneko kopurura ez heltzeagatik talde bat osatzen ez bada, dantzari horiei beste ordutegian izen emateko aukera emango zaie.

Ikasturtearen balizko hasiera: urriak 19.
Ikasturteko kuota: 70 euro (familia bereko dantzari gehiago egonez gero 60 euro). Ordainketak azaroan.
Izen ematea:
Udarregi Ikastolan
Formulario hau online osatuta (sare sozialen bidez nahiz emailez eska daiteke): https://forms.gle/6scdPRMC4mupsK1v9
Kiroldegiko dantza gelan, irailaren 16an eta 17an (18:00-19:00).
________________________________________________________________________________________
HELDUEI ZUZENDURIKO IKASTAROAK
Eskaintza:
-Oinarrizko dantzen taldea astelehenetan: 19:15-21:15.
-Erromeria dantzen taldea astearteetan: lehen taldea 18:00-19:25/ 2. taldea 19:35-21:00.
-Dantza hastapenak asteazkenetan: 19:00-20:00.
-Euskal dantzen taldea ostegunetan: 19:00-21:00.
-Dantza garaikidea asteazkenetan (Eneko Gilekin): 19:00-21:00.

Ikasturtearen hasiera: irailak 28.
Izen ematea:
Orbeldi Dantza Taldekoen sare sozialen bidez.
Kiroldegiko dantza gelan, irailaren 16an eta 17an (18:00-19:00).
Formulario hau online osatuta: https://docs.google.com/forms/d/1T9WCsX5NWMHKx5UBh47CKS2IjSN4eMV_G3FEhRVykCc/edit?usp=sharing_eil&ts=5f5129a2

-Entsegu tokia dantzari kopuruaren arabera zehaztuko dute.
-Ikasturteko kuota: 90 euro (hiruhilabeteka ordainduko da). Familia bereko dantzari gehiago egonez gero 80 euro. Dantza hastapeneko talde kideek 70 euro (familia bereko dantzari gehiago egonez gero, 60 euro).

Informazio gehiagorako: orbeldi.udt@gmail.com / ostegunetan 18:00-19:00 artean Kiroldegiko dantza gelan.
Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.