Eskabideak irailaren 30era arte

Ekintzaileentzako bi udal diru-laguntza lerro

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 16a, 08:44

Ekintzaileei zuzenduriko bi udal diru-laguntza lerroetara eskabideak aurkezteko epeak zabalik segiko du irailaren 30era arte. Batetik, hutsik den merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abiarazi nahi duenarentzako lokalaren alokairua ordaintzeko. Bestetik, Hasiz Hazi beka deialdia. Kabiene Elkarlan Gunean ekintzaile batek duen proiektua garatzeko diruz lagundutako urtebeteko egonaldia.

Irailaren 30era arte bi laguntza lerrootara eskabideak aurkeztu ditzakete ekintzaileek:

HUTSIK DAGOEN MERKATARITZA LOKAL BATEAN JARDUERA EKONOMIKO BERRI BAT ABIAN IPINI NAHI DUEN EKINTZAILEARENTZAKO LOKALAREN ALOKAIRURAKO DIRULAGUNTZA
Epea: irailaren 30a. 
"Lehentasuna izango dute herri gunean nahiz auzoetan gaur egun herritarrei eskaintzen ez zaizkien zerbitzuekin lotura duten proiektuek eta ixtera doazen edo itxi berriak diren jardueren jarraipenekoak diren proiektuek".

Bi ebazpenetan jakinaraziko dira laguntzen ebazpenak; lehenengoan, apirilaren 30era arte aurkezturiko eskaerena, bigarrena irailaren 30era arte aurkezturikoak. Gehienez lehen bi urteko alokairu gastuak lagunduko dira diruz: lehenengoan alokairu gastuaren %40a (gehienez hileko 300 euro), bigarrenean %30a (gehienez 200 euro hilean). 


HASIZ HAZI BEKA EKINTZAILEENTZAT KABIENE ELKARTEAK DUEN ELKARLAN-GUNEAREN ERABILERARAKO BEKA
Epea: irailaren 30a. 

"Ebazpen honen xedea da Usurbilgo Udalaren diru-laguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, norgehiagoka erregimenean, 2020 urtean, enpresa proiektu berri bat duen ekintzaileari, urtebeteko erabilera diruz ordaintzeko Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunean beti ere berdintasun, ingurumen eta euskara arloko legeria kontuan izanik".

Deialdi honen onuradunak izango dira, Beterri-Buruntzako udalerriren batean erroldaturiko adinez nagusiko herritarrak, "Usurbilgo udalerrian enpresa bat sortzeko ekimena dutenak".

Bi ebazpenetan jakinaraziko dira laguntzen ebazpenak; lehenengoan, apirilaren 30era arte aurkezturiko eskaerena, bigarrenean irailaren 30era arte aurkezturikoak. "Bekaren gehieneko zenbatekoa 1.089,00 €koa izango da, beti ere ekintzaileak 12 hilabetetako erabilera izaten badu Kabienen. Diru-laguntzaren zenbatekoa, 12 hilabetetako alokairu gastua (75 €/hileko), eta honi dagokion % 21eko BEZ-a (15,75 €/hileko) izango da".

Diru-laguntza eman dela jakinarazi bezain laster, diru-laguntzaren % 80a ordainduko da, eta honetarako ez zaie inongo bermerik eskatuko onuradunei. Gainerako % 20a memoria eta fakturak aurkeztean.        


Informazio gehiagorako: 
enplegu@usurbil.eus
2020ko urtarrilaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
usurbil.eus
943 371 951