"Tomas Zumalakarregi ta bere garaia" liburuaren aurkezpena gaur

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 17a, 11:11

Iazko azaroan Tomas Zumalakarregiren bueltan Nafartarrak Kultur Taldeak Sutegin antolaturiko jardunaldietako saioen edukiarekin osatu duten argitalpena da ostegun honetan, irailaren 17an Potxoenean arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko dutena. Kultur Birarekin gertatu bezala, bizi dugun osasun krisialdia tarteko, ekitaldira bertaratu asmo duenak aurrez izena eman beharra zuen usurbilkultura.eus atarian.

Aipatu moduan, gaurko, irailaren 17rako finkatu dute liburuaren aurkezpen ekitaldia, arratsaldeko 19:00etan Potxoenean. Nafartarrak Kultur Taldeak antolaturiko ekitaldirako sarrera doakoa izango da, baina aforo mugatua izango du. Iazko azaroan aipatu bilgunetik, Tomas Zumalakarregiren biografia hobekiago ezagutzeko aukera eskaini zuten Sutegin antolatu zituzten jardunaldietan. "Tomas Zumalakarregi, gure herrialdearen figura historiko nagusietako bat da, errelato ofizialaren hegemoniari ihes egitea lortu duen gutxienetako bat hain zuzen ere”.

Zumalakarregi bizi izan zen garaiaz, testuinguruaz aritu ziren, garai hartako testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoa aztertzea izan zuten helburu. "Bere biografia zehatzaz harago, bere garaiari lotutako gizon bat izan zen. Trantsizio garaia izan zen hura: Aro Zaharretik Aro Garaikidera, despotismo ilustratutik liberalismora. Napoleonen inbasioaren trauma gailenduta, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiari euren jatorrizko ohitura eta legeak defendatzea egokitu zitzaien, eredu bakarreko kultura eta hizkuntzaren kontra. Hala, Zumalakarregiren pertsonaiean sakontzeko, ezinbestekoa suertatuko da bere garaia eta testuinguru historikoa ezagutzera ematea. Horretarako, garai hartako testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoa aztertzea izanen dugu helburu: komunalen sistema, euskararen egoera, landa eremuko biztanleria, hirietako langileria... Azken finean, Zumalakarregi eta bere garaiaren inguruan ekarpenak egitean datza helburua, garai hartako liberalismoaren eta gaur egun luzatu den errelatoaren ikuspegitik harago".

Jardunaldiek izan zuten harrera ona ikusita, saio haietako hitzaldien edukiarekin liburua osatu eta argitaratu du Nafartarrak Taldeak. Irailaren 17an aurkeztuko dute 19:00etan Potxoenean. Bertara joan nahi duenak, usurbilkultura.eus atarian izena eman eman behar zuen hilaren 15a baino lehen.