Koronabirusa

4 kasu berri aste honetan

Aurrekoan baino covid19 kasu gutxiagorekin hurbiltzen goaz aste amaierara. Ostegunera arte lau kasu berri antzeman ditu Osasun Sailak Usurbilen. Martxoaz geroztik sei hilabeteotan 46 koronabirus kasu guztira.

Aste honi dagokionean, Osasun Sailak 4 kasu berri antzeman ditu Usurbilen; 1 irailaren 15ean, 2 hilaren 16an eta laugarrena atzo, irailaren 17an. Hilabetea hasi zenetik 15 koronabirus antzeman ditu Osasun Sailak; martxoaz geroztik 6 hilabeteotan, 46 guztira. 100.000 biztanleko kutsatze tasa irailaren 11-17 arteko datuak aintzakotzat hartuta, 142,45ekoa da udalerri honetan.

Zertxobait altuxeagoa, Usurbil eta Lasarte-Oria biltzen dituen osasun eremuan; 158,42ko tasa du. Irailaren 11-17 artean guztira 42 kasu antzeman dituzte, haietatik 9 soilik Usurbilen. 

Segidan, azken astean detektaturiko kasuen kopurua eta kutsatze tasa Buruntzaldean:
-Andoain: 16 kasu, 107,06ko tasa.
-Astigarraga: 3 kasu, 48,54ko tasa.
-Hernani: 45 kasu, 224,85eko tasa.
-Lasarte-Oria: 32 kasu, 169,99ko tasa.
-Urnieta: 7 kasu, 113,09ko tasa.
-Usurbil: 9 kasu, 142,45eko tasa.

Gipuzkoan 190 kasu antzeman dituzte, 232 Bizkaian, 85 Araban, beste 12 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 36 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 53 daude egun ZIU-n. Azken 24 orduotan 9.166 PCR proba egin dituzte EAE-n, guztira 519 positibo detektatu dituzte. Puntu bakarraren azpitik behar lukeen oinarrizko birsorkuntza tasa, halaxe dago, 0.89an. 

Hiru herrialdeetan ez omen dago egun ikastetxe bakar bat ere itxita. Aldiz, 111 ikastetxeetako 172 ikasgela daude itxita, 17.554 ikasgeletatik %0,98a.

Datu guztion xehetasunak hemen: covid19 datuak