Koronabirusa

6 kasu asteburuan, 10 iragan aste osoan

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 21a, 14:02

Osasun Sailak asteburuko datuen berri plazaratu du astelehen honetan (irailak 21); Usurbilen, 6 covid19 kasu berri antzeman ditu asteburuan, 10 iragan aste osoan zehar. Martxoaz geroztik, Osasun Sailaren arabera 52 dira sei hilabeteotan koronabirusa izan duen herritar kopurua.

Iraila hasi zenetik 21 dira Osasun Sailak Usurbilen antzeman dituen covid19 kasuak. 11 duela bi aste, 10 iragan astean zehar; kasu bana hilaren 15ean, 17an eta 20an, bina hilaren 16an eta 19an eta 3 hilaren 18an. 

Azken 7 egunetako 100.000 biztanleko kutsatze tasa 158,28koa da Usurbilen. Gipuzkoaren (158,81) eta baita Lasarte eta Usurbil biltzen dituen osasun eremuaren parekoa ere (158,42) 38 kasurekin azken astean. 

Segidan, azken astean detektaturiko kasuen kopurua eta kutsatze tasa Buruntzaldean:
-Andoain: 21 kasu, 140,52ko tasa.
-Astigarraga: 2 kasu, 32,36ko tasa.
-Hernani: 53 kasu, 264,83ko tasa.
-Lasarte-Oria: 25 kasu, 132,80ko tasa.
-Urnieta: 10 kasu, 161,55eko tasa.
-Usurbil: 10 kasu, 158,28ko tasa.

Azken 24 orduotan 7.316 PCR proba egin dira, 387 positibo antzeman ditu Osasun Sailak EAE mailan. 142 Gipuzkoan, 163 Bizkaian eta 73 Araban. 9 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 22 pertsona ospitaleratu zituzten atzo; 57 pertsona ZIU-n daude.

Aholkagarria den puntu bakarraren azpitik segitzen du oinarrizko birsorkuntza tasak; gaur 0.95ean da.

Xehetasun guztiak, ondoko estekan: covid19 datuak