Koronabirusa

Kasu berririk gabeko lehen eguna astebetean

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 22a, 13:11

Azken 24 orduotan kasu berririk ez du antzeman Osasun Sailak Usurbilen. Covid19 kasu berririk gabeko lehen eguna izan zen astelehena, irailaren 14az geroztik. Ordutik 10 kasu zenbatu ditu Osasun Sailak. 52 martxotik azken 6 hilabeteotan.

0 kasu aste hasiera honetan Usurbilen, hala dio Osasun Sailak argitara eman berri dituen datuetan. Ez duela koronabirusa duten pertsona gehiago antzeman azken 24 orduotan udalerri honetan. Irailaren 14az geroztik kasu berririk detektatu ez duten lehen eguna izan zen atzokoa (hilak 21). 

Iraila hasi zenetik 21 dira Osasun Sailak Usurbilen antzeman dituen covid19 kasuak. 11 duela bi aste, 10 iragan astean zehar; kasu bana hilaren 15ean, 17an eta 20an, bina hilaren 16an eta 19an eta 3 hilaren 18an. 

Azken 7 egunetako 100.000 biztanleko kutsatze tasa 158,28koa da Usurbilen. Gipuzkoaren (158,98) eta baita Lasarte eta Usurbil biltzen dituen osasun eremuaren parekoa ere (132,02) 35 kasurekin azken astean. Azken 24 orduotan aipatu eremu honetan ez da kasu berririk antzeman.

Segidan, azken astean (irailak 15-21) detektaturiko kasuen kopurua eta kutsatze tasa Buruntzaldean:
-Andoain: 26 kasu, 173,97ko tasa.
-Astigarraga: 3 kasu, 48,54ko tasa.
-Hernani: 52 kasu, 259,83ko tasa.
-Lasarte-Oria: 22 kasu, 116,87ko tasa.
-Urnieta: 10 kasu, 161,55eko tasa.
-Usurbil: 10 kasu, 158,28ko tasa.

Ikastetxeetako egoerari dagokionean, 162 ikastetxeetako 260 ikasgela itxita daude; EAE osoko 17.554 ikasgelen %1,48a. Baina aurrez aurreko eskola jarduera etenda duten ikastetxerik ez omen da EAE-n, Osasun Sailaren arabera. 

Azken 24 orduotan 8.519 PCR proba egin dira, haietatik 314 kasu positibo antzeman ditu Osasun Sailak EAE mailan. 87 Gipuzkoan, 167 Bizkaian eta 52 Araban. 8 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 33 pertsona ospitaleratu zituzten atzo; 55 pertsona ZIU-n daude.

Aholkagarria den puntu bakarraren azpitik segitzen du oinarrizko birsorkuntza tasak; gaur 0.98an da.

Xehetasun guztiak, ondoko estekan: covid19 datuak