Koronabirusa

Kasu berri gehiago azken orduotan

Iraila hasi genuenetik 25 dira Osasun Sailak Usurbilen antzeman dituen covid19 kasuak, azken lauak astearte honetan. Martxoaz geroztik guztira 56 koronabirus kasu antzeman ditu aipatu sailak udalerri honetan.

Urteko bederatzigarren hilabete hau hasi genuenetik irailaren 8ra arte ez zuen koronabirus kasurik antzeman Osasun Sailak Usurbilen. Hilaren 8az geroztik 22ra arte, guztira 25 kasu. Martxoaz geroztik guztira zenbatu diren kasuen ia erdia. Azken sei hilabeteotan guztira 56 covid19 kasu antzeman baititu Osasun Sailak udalerri honetan; azkeneko lauak astearte honetan (hilak 22).

Irailean antzemandako covid19 kasu guztiak halere tantaka zenbatzen joan da Osasun Saila azken 15 egunotan. Hiru egunetan baino ez dira zenbatu 0 kasu. Gainerakoetan, bat, bi, hiru edota azken 24 orduotan 4. Hemen duzue koronabirus kasuen egunez eguneko eboluzioa hilabete honetan:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.

Usurbil eta Lasarte-Oria biltzen dituen osasun eremuan azken 7 egunotan 35 kasu antzeman ditu Osasun Sailak, haietatik 13 Usurbilen. Azken 7 egunotako 100.000 biztanleko 132,02ko kutsadura tasa du osasun eremu honek asteazken honetan (irailak 23). 205,76koa Usurbilek.

Segidan duzue Buruntzaldeko azken aste honetako datuen eboluzioa. Azken egunotako datuekin eskualde mailan Usurbilek du 7 eguetako 100.000 biztanleko kutsadura tasa altuena, nahiz honako hau datu oso aldakorra izaten den egunez egun:
-Andoain: 27 kasu, 180,66ko tasa.
-Astigarraga: 5 kasu, 80,91ko tasa.
-Hernani: 41 kasu, 204,87ko tasa.
-Lasarte-Oria: 19 kasu, 100,93ko tasa.
-Urnieta: 8 kasu, 129,24ko tasa.
-Usurbil: 13 kasu, 205,76ko tasa.

EAE-ko ikasgelen %1,52a itxita
Gipuzkoan 169 kasu positibo antzeman ditu Osasun Sailak, 177 Bizkaian, 51 Araban, azken 24 orduotan egindako 9.760 PCR probetan. 29 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 56 pertsona daude ZIU-n. 62 hildako zenbatu ditu Osasun Sailak hiru herrialdeotan irailaren 14tik 20ra. 

Ikastetxeei dagokienean, 172 ikastetxeetako 268 ikasgela itxita daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; 17.554 ikasgela daudela kontuan izanda, %1,52a dago itxita. 

Puntu bakarraren azpitik egotea aholkagarritzat jotzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa, 0.98an dago asteazken honetan (irailak 23).

Datu guztiak ondoko estekan dituzue: covid19 datuak



USURBILGO DATUAK















EAE MAILAKO DATUAK

 
 
 
 


Iturria: Osasun Saila.