Koronabirusa

Hondakinak kudeatzeko protokoloa, isolamenduan direnentzat

Gogoan izan, Usurbilgo Udalak konfinamendu hasieran argitara emandako honako gida, koronabirusagatik etxeratu behar izan dutenei zuzendurikoa. Espainiako Ingurumen ministeritzak Usurbilgo Udala zoriondu egin zuen protokolo hau diseinatu eta ezartzeagatik. Covid19 garai honetan hondakinak kudeatzerakoan hartu beharreko neurriei buruzkoa da. 

HONDAKINAK, BERROGEIALDIAN PRAKTIKA ONEN GIDA

 

1. HONDAKINAK JASOTAKOAN, KUBOAK AHALIK ETA AZKARREN JASO

2. KUBOEN KIRTEN ETA KANPOKALDEA GARBITU ETXERA SARTUTAKOAN
Ura eta xaboiarekin, edo desinfektatzaile batekin (50 ur zatiko lixiba zati 1)

3. TOKI AIREZTATU ETA IREKIAN UTZI
Ondoren, eskuak ondo garbitu.

 


EZOHIKO HONDAKINAK ETXEAN GORDE

Ohiko zerbitzuak berriz ere zabaldu arte.

 

--------------------------------------------------------------------------------------------

BIRUSAK KUTSATUTA EDOTA ISOLATUTAKOEN KASUAN:

BAT. Kutsatuta dagoen pertsonaren erabilera bakarreko materialak, bere zaintzailearenak, eta pazientearen gainerako hondakinak: sartu poltsa batean, eta ondo itxi (1go poltsa). Pazientearen logelaren barruan egin.

BI. Sartu 1go poltsa, zaintzailearen erabilera bakarreko materialarekin (eskularruak, 
maskarillak...) beste poltsa batean, eta ondo itxi (2. poltsa). Pazientearen logelaren barruan, ate ondoan.

HIRU. Sartu 2. poltsa errefusaren kuboan (3. poltsa), eta ondo itxi. Deitu Udalera (669 87 40 22). Udala joango da hondakinak jasotzera.

LAU. Arretaz garbitu eskuak, ura eta xaboia erabilita, 40-60 segundoz.

Gainerako herritarrentzat oharra
Gainerako herritarrek: Eskularruak, maskarillak, 
mukizapiak... Errefusaren kubora bota. Kalean tokatzen bazaizue, errefusaren edukiontzian bota. Eta bestelakoan, jarraitu 
ohi bezala sailka birziklatzen.