Koronabirusa

Beste 4 kasu berri gaur, 15 astea hasi zenetik

Azken 24 orduotan beste lau kasu berri antzeman ditu Osasun Sailak Usurbilen. Astea hasi zenetik 15 dira jada, 36 azken hamabostaldian. 67 martxoaz geroztik, sei hilabeteotan.

Aste berean Osasun Sailak antzemandako covid19 kasu kopuru altuena zenbatu du egunotan Usurbilen; guztira 15. 4 irailaren 22an, 7 hilaren 23an eta beste 4 atzo. Datuak asteka aztertzen baditugu, 11 kasu antzeman zituen Osasun Sailak irailaren 7tik 13ra, 10 hilaren 14tik 20ra eta orain arteko kasu gehienak amaitzeke dugun aste honetan, 15. Ostegunera arteko datuak ezagutu ditugu gaurkoz; ostiral, larunbat eta igandekoak astero moduan, datorren astelehenean (hilak 28) plazaratuko dituzte.

Martxoaz geroztik sei hilabeteotan Osasun Sailak udalerri honetan zenbaturiko kasuen ia erdia azken hamabostaldian detektatu dute. Ostiral eguerdi honetan kalera emandako azken datuak aintzakotzat hartuta, sei hilabeteotan guztira 67 koronabirus kasu zenbatu dituzte udalerri honetan, 36 irailaren 8tik 24ra bitartean:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.

7 egunetako 100.000 biztanleko kutsatze tasa gorantz
Azken 7 egunotako 100.000 biztanleko kutsatze tasak goranzko bidean segitzen du, ostiral honetan, 332,38koa da. Oso aldakorra izaten den tasa honek une honetan, kasuak gehitu direnez, Usurbil eta Lasarte-Oria biltzen dituen osasun eremuak duen tasa bikoiztu du jada; aipatu eremukoa 158,42koa baita ostiral honetan.

Eskualdean azken 24 orduotan kasu bakarra zenbatu du Osasun Sailak Andoainen, 0 Astigarragan, 1 Hernanin, 4 Lasarte-Orian eta 1 Urnietan. Segidan duzue Buruntzaldeko azken aste honetako (irailak 18-24) datuen eboluzioa. Azken egunotako datuekin eskualde mailan Usurbilek du 7 egunetako 100.000 biztanleko kutsadura tasa altuena, nahiz honako hau datu oso aldakorra izaten den egunez egun:
-Andoain: 30 kasu, 200,74ko tasa.
-Astigarraga: 7 kasu, 113,27ko tasa.
-Hernani: 29 kasu, 144,91ko tasa.
-Lasarte-Oria: 17 kasu, 90,31ko tasa.
-Urnieta: 9 kasu, 145,40ko tasa.
-Usurbil: 21 kasu, 332,38ko tasa.

Gipuzkoa mailako asteko tasa 151,70ekoa da. Kasuren bat dutenen artean, Leaburun (1377,41) dute tasa altuena gaur. Kasuren bat dutenen artean, tasa baxuena Zumarragan (20,48) edota Getarian (35,14).

EAE-ko ikasgelen %1,59 itxita
Gipuzkoan 141 kasu positibo antzeman ditu Osasun Sailak, 159 Bizkaian, 70 Araban, azken 24 orduotan egindako 9.118 PCR probetan. 28 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 46 pertsona daude ZIU-n. 

Ikastetxeei dagokienean, 188 ikastetxeetako 280 ikasgela itxita daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; 17.554 ikasgela daudela kontuan izanda, %1,59 dago itxita. 

Puntu bakarraren azpitik egotea aholkagarritzat jotzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa, 0.92an dago ostiral honetan.

Datu guztiak ondoko estekan dituzue: covid19 datuak



USURBILGO DATUAK









USURBIL-LASARTE OSASUN EREMUA



EAE MAILAKO DATUAK