Koronabirusa

24 kasu berri iragan aste osoan

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 28a, 13:44

Osasun Sailak martxoaz geroztik inoizko covid19 kasu kopuru altuena zenbatu zuen iragan astean Usurbilen; 24 kasu guztira, azken bederatziak asteburuan. Iraila hasi genuenetik 45 dira. 76 martxoaz geroztik.

Covid19 kasu berriek etenik ez azken asteotan Usurbilen. Osasun Sailak asteburuko datuak plazaratu ditu astelehen eguerdi honetan; 9 kasu berri antzeman ditu udalerri honetan asteburuan (irailaren 25etik 27ra) eta hauek kontuan izanda, 24 koronabirus kasu berri antzemanda amaitu dugu iragan irailaren 21etik 27rako astea.

Hilabetea hasi genuenetik 45 dira Osasun Sailak Usurbilen detektaturiko covid19 kasuak. Ia erdia, 24 azken 7 egunotan. Hemen iraileko bilakaera zenbakitan:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 1.
-Irailak 9: 2.
-Irailak 10: 1.
-Irailak 11: 3.
-Irailak 12: 2.
-Irailak 13: 1.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 3.
-Irailak 16: 1.
-Irailak 17: 2.
-Irailak 18: 2.
-Irailak 19: 3.
-Irailak 20: 0.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
Irailean guztira: 45.

Gorantz 7 egunetan metatutako kasuen kopurua
Covid19 kasuen gorakadarekin, ulergarria den moduan, gorantz egin du baita hilabetean zehar, azken 7 egunotako 100.000 biztanleko kutsatze tasak:
-Abuztuak 31-irailak 6: kasu bat, 15,83.
-Irailak 7-13: 10 kasu, 158,28.
-Irailak 14-20: 11 kasu, 174,11.
-Irailak 21-27: 24 kasu, 379,87.

Une honetan, Lasarte eta Usurbil biltzen dituen osasun eremuko tasa baino nabarmen altuagoa da udalerri honetakoa. Azken 7 egunetan, 38 kasu zenbatu ditu Osasun Sailak, 143,33ko kutsatze tasa du. Orain arte gertatu ez den moduan, iragan astean eremu horretan kasu gehiago antzeman dira Usurbilen Lasarten baino; 38tik Usurbilen 24 hain zuzen.

Eskualdean azken 24 orduotan kasurik ez du zenbatu Osasun Sailak Andoainen, 1 Astigarragan, 1 Hernanin, 1 Lasarte-Orian, 0 Urnietan eta 1 Usurbilen. Segidan duzue Buruntzaldeko azken aste honetako (irailak 21-27) datuen eboluzioa. Azken egunotako datuekin eskualde mailan Usurbilek du 7 egunetako 100.000 biztanleko kutsadura tasa altuena, azken egunotako kasuen goradakadagatik, baita eskualdeko gainerako udalerrietan kasu berri gutxiago antzeman direlako:
-Andoain: 17 kasu, 113,75eko tasa.
-Astigarraga: 10 kasu, 161,81eko tasa.
-Hernani: 16 kasu, 79,95eko tasa.
-Lasarte-Oria: 13 kasu, 69,06ko tasa.
-Urnieta: 6 kasu, 96,93ko tasa.
-Usurbil: 24 kasu, 379,87ko tasa.

Gipuzkoa mailako asteko tasa 123,95ekoa da. Kasuren bat dutenen artean, Leaburun (1101,93) dute tasa altuena gaur. Kasuren bat dutenen artean, tasa baxuena Zizurkilek (33,01).

EAE mailako datuei errepaso azkarra. 6.601 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan, 354 positiboak izan dira; 90 Gipuzkoan, 176 Bizkaian eta 74 Araban. 14 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 24 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 55 daude ZIU-n. Ikastetxe guztiak daude zabalik, 162 ikastetxeetako 233 ikasgela itxita, ikasgela guztien %1,32a. 

Puntu bakarraren azpitik egotea aholkatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.92an dago gaur.

Xehetasun gehiago esteka honetan dituzue: covid19


USURBIL




 




LASARTE-USURBIL OSASUN EREMUA