Usurbilgo Udalak astearte goiz honetan sare sozialen bidez zabaldu eta kontuan hartzeko oharra; udaletxeko harrera zerbitzu gunea itxi egingo dute bi orduz bihar, irailaren 30ean. Asteazken goizean 8:00etan hasi eta 10:00ak arte itxita egongo da udal erregistroa.
Udal zerbitzuen ordutegiak
Bide batez, gogora ditzagun udal zerbitzuen ordutegiak:
Oiardo Kiroldegia:
Lanegunak: 07:00-12:30 / 14:30-22:00 [igerilekua: 12:15 eta 21:00].
Larunbatak: 09:00-21:30 [igerilekua: 21:00].
Igandeak eta jaiegunak: 09:00-13:30 [igerilekua: 12:45].
KzGunea:
9:00-13:00 (irailaren 30era arte).
Informazio gehiago: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net
Sutegi udal liburutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 /16:00-19:30.
Informazio gehiagorako, hemen Sutegi udal liburutegiarekin hartuemanetan jartzeko bideen berri:
943 360 692
688 625 477
biblioteka@usurbil.eus
katalogoak.euskadi.eus
liburubila.euskadi.eus