Koronabirusa

Kasu berri bakarra azken 24 orduotan

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 29a, 13:27

Igandean bezala, astelehenean ere koronabirus kasu berri bakarra antzeman zuen Osasun Sailak Usurbilen. Amaitzear dugun iraileko 46. covid19 kasua. 77 dira martxoaz geroztik. 

Iragan asteko covid19 kasuen gorakadaren ostean (24 aste osoan), igandean kasu bakarra eta azken 24 orduotan ere kasu bakarra antzeman du Osasun Sailak Usurbilen. 

Hilabetea hasi genuenetik 46 dira Osasun Sailak Usurbilen detektaturiko covid19 kasuak. 25 azken astebetean. Hemen iraileko bilakaera zenbakitan:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
Irailean guztira: 46.

Gorantz 7 egunetan metatutako kasuen kopurua
Covid19 kasuen gorakadarekin, ulergarria den moduan, gorantz egin du baita hilabetean zehar, azken 7 egunotako 100.000 biztanleko kutsatze tasak:
-Abuztuak 31-irailak 6: kasu bat, 15,83.
-Irailak 7-13: 10 kasu, 158,28.
-Irailak 14-20: 11 kasu, 174,11.
-Irailak 21-27: 24 kasu, 379,87.
-Irailak 22-28: 25 kasu, 395,69.

Une honetan, Lasarte eta Usurbil biltzen dituen osasun eremuko tasa baino nabarmen altuagoa da udalerri honetakoa. Azken 7 egunetan (irailak 22-28), 41 kasu zenbatu ditu Osasun Sailak, 154,65eko kutsatze tasa du. Orain arte gertatu ez den moduan, iragan astean eremu horretan kasu gehiago antzeman dira Usurbilen Lasarten baino; 41etik Usurbilen 25 hain zuzen.

Eskualdean azken 24 orduotan kasurik ez du zenbatu Osasun Sailak Andoainen, ezta Astigarragan, 3 Hernanin, 2 Lasarte-Orian, 0 Urnietan eta 1 Usurbilen. Segidan duzue Buruntzaldeko azken aste honetako (irailak 22-28) datuen eboluzioa. Azken egunotako datuekin eskualde mailan Usurbilek du 7 egunetako 100.000 biztanleko kutsadura tasa altuena, azken egunotako kasuen goradakadagatik, baita eskualdeko gainerako udalerrietan kasu berri gutxiago antzeman direlako:
-Andoain: 12 kasu, 80,29ko tasa.
-Astigarraga: 9 kasu, 145,63ko tasa.
-Hernani: 14 kasu, 69,95eko tasa.
-Lasarte-Oria: 15 kasu, 79,68ko tasa.
-Urnieta: 5 kasu, 80,78ko tasa.
-Usurbil: 25 kasu, 395,69ko tasa.

Gipuzkoa mailako asteko tasa 125,63koa da gaur. Kasuren bat dutenen artean, Leaburun (826,45) dute tasa altuena gaur. Kasuren bat dutenen artean, tasa baxuena Zumarragak (40,95). Tasa 0an duten 27 udalerri ditu Gipuzkoak gaur.

EAE mailako datuei errepaso azkarra. 7.373 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan, 285 positiboak izan dira; 99 Gipuzkoan, 138 Bizkaian eta 39 Araban. 9 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 28 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 55 daude ZIU-n. Ikastetxe guztiak daude zabalik, baina 145 ikastetxeetako 207 ikasgela itxita, ikasgela guztien %1,17a. 

Puntu bakarraren azpitik egotea aholkatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.94an dago gaur.

Xehetasun gehiago esteka honetan dituzue: covid19

USURBIL






USURBIL-LASARTE



EAE