2020-21 ikasturtea

Jabekuntza Eskolan izen emateko garaia

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 30a, 09:00
Jabekuntza Eskolako ikastaroetako bat Pepa Bojo psikologoak eskainiko du.

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak bi ikastaro antolatu ditu Jabekuntza Eskolaren bueltan. Izen ematea zabalik dute. Lerrootan xehetasun gehiago, baita datozen ikastaro gehiagoren berri ere.

Jabekuntza Eskola
Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak Jabekuntza Eskolaren bueltan antolaturiko ikastaroetan izen emateko epea zabaldu duela berri eman du Udalak. Bi ikastaro iragarri dituzte; "bata, biodantzarena, Elen Kortaxarenarekin. Bestea, Pepa Bojorekin, “Autoestima, emociones y empoderamiento en tiempos de Covid19” [gaztelaniaz izango da]". 

Ikastaroon saioak noiz eta non izango diren zehazteke dute antolatzaileek, "izena emandako jende kopuruaren arabera erabakiko dute zein areto izan daitekeen egokiena, covid19-arekin lotutako segurtasun neurriak bermatuko dituena". 

Baterako zein besterako izen ematea zabaldu du Parekidetasun Sailak. Inskripzioak modu honetan bideratu ahalko dituzue: 943 377 110 / parekidetasuna1@usurbil.eus



DATOZEN BESTE IKASTAROAK
Ziortza
Abiatzear ditu DBH-ko gazteekin ikasturte berriko saioak. "Saioak urtean zehar gazteekin egiten ditugun aisialdi ekintzak dira, mailakako edo adin-tartekako taldeetan bereizita. Anima zaitez eta etor zaitez gurekin ongi pasatzera!”. Saioetan parte hartzeko asmoa dutenek email bat helarazi dezatela izen abizenak eta ikasketa maila adierazita, ziortzage@gmail.com helbidera, “eta berehala bidaliko dizugu baimen-orria”. Baimen orria inprimatua, beteta eta sinatuta eraman beharko da lehen saiora, “bestela ezingo baituzue parte hartu”.  Saioen egutegia:

-DBH1 eta DBH3-koen saioak hilero 3. ostiraletan.
-DBH2 eta DBH4-koen saioak hilero 4. ostiraletan.


Yoga Zubietan
Astelehenetan 18:00-19:30 artean Kaxkapen. Izen emateko deitu telefono zenbaki honetara: 647 587 258.

Muxurbil
Klaseak iragarri dituzte, haur, nerabe nahiz helduentzat. “Oraingoz larunbat goizetan”. Osasun neurriak aintzakotzat hartuta eta talde txikiagoak osatuta bideratuko dituzte ikastaroak. Informazio gehiagorako: ixabel.agirresarobe@gmail.com / 675 712 383

KzGunea
Konfinamendua hasi zenetik itxita egon ostean, uztailean zabaldu zuten. Irailean 9:00-13:00 artean irekiko dute Kzgunea. Bertara joan aurretik hitzordua eskatu beharra dago aldez aurretik. Usurbilgo Udalak berri eman duenez, dei horretan "kudeaketa zentro orokorreko langileek jakinaraziko dizkiete irizpideak erabiltzaileei". Ezinbestekoa izango da maskara jantzita izatea, "eta denbora muga izango dute, zerbitzuaren arabera". Hilabete honetarako hitzaldi sorta iragarri dute, azkena astearte honetarako:
-Irailak 29, 18:00-18:30 "Argazki mugikorreko aholkuak".

Hitzaldien xehetasunak:
-30 minutukoak.
-Youtuberen "Kzguneatic" kanalean.
-Informazio gehiago: kzgunea.eus

Informazio gehiago: tutor.usurbil@kzgunea.net/ 943 023 684 / Nagusia, 37.

Etumeta AEK euskaltegia
Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintza zabala aurten ere euskaltegian. Urriaren 5arekin batera abiatuko den 2020-21 ikasturte berrirako matrikulazio epea zabalik dute Etumeta AEK euskaltegian. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

Santuenea Elkartearen ikastaroak
-Astelehena: tai-chi (17:00), aeroyoga (19:10/20:15).
-Asteartea: hatha yoga (16:00-17:30 / 18:30-20:00 / 20:30-22:00).
-Asteazkena: restauratiboa (10:00), aeroyoga (17:40 / 18:55 / 20:15).
-Osteguna: reiki (17:00), hatha yoga (20:30-22:00).
-Ostirala: tai-chi (17:00).
Hasiera data eta izen ematea:
-Aeroyoga: 615 71 59 91 / 670 02 77 31.
-Hatha yoga: 619 79 11 70 / 670 02 77 31.
Oharra: egoera berriaren arabera, aldaketak izan ditzake.

Futbol Eskola abiatzeko prestaketak
Usurbil F.T.-k Futbol Eskola abian jartzeko prestaketa lanen egutegia plazaratu du:
-Urriak 2, ostirala, 17:00 Potxoenean: guraso bilera. Bertaratu asmo dutenek deitu aurrez 688 62 10 07 telefono zenbakira.
-Urriak 7 eta 9, asteazkena eta ostirala, 18:00-19:30 Haranen: izen ematea.
-Urriak 23, ostirala: lehen entrenamendu saioak:
17:30-18:30 2011-2012an jaiotakoak.
18:30-19:30 2009-2010ean jaiotakoak.

Eskola Kirola
Urriaren 5ean hasiko dira banakako jarduerak, hilaren 19an taldekakoak. Entrenamendu saioetarako zenbait moldaketa egin beharko dituzte antolatzaileek, "beste espazio batzuk erabili beharra, gehienezko edukierak ez gainditzeko". Izena irailaren 22a baino lehen online bideratu behar zen esteka honetan: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSf2LtmwvL2FNZNgsR_sv872mnPAVHCBj7izEC3DgmHjXxT3kQ/viewform

Usurbil Judo Elkartea
2020-21 kirol urtera begira da baita Usurbil Judo Elkartea. Denboraldi berrirako izen emateko epea irailaren 9an zabaldu zuten. Ordutik, astelehen eta asteazkenetan 17:30-18:30 artean Oiardo Kiroldegian bideratu daiteke matrikulazioa. “Oiardo Kiroldegiko aldapako sarreran egongo gara”, ohartarazi dute judo bilgunetik. Izen ematea bideratzeaz gain, duten eskaintzaren berri jasotzeko aukera izango da.

Kirol urte berria noiz hasi asmo duten ere zehaztu du Usurbil Judo Elkarteak. “Eskola adineko judoko ikastaroa urriaren 5ean hastea aurreikusten da”, ohartarazi dute.

Oiardo Kiroldegia
Hainbat plaza bete gabe daudenez, zabalik da berriz Oiardo Kiroldegiko ikastaroetan izen emateko epea. Online bideratu beharko da esteka hauen bidez: 

Ikastarook abiatu aurretik ate irekien egunak antolatu ditu Kiroldegiak egunotarako:
-Irailak 28, astelehena: 
20:15 Jumpfit.
20:30 Spinning.
-Irailak 29, asteartea: 20:15 Spinning 14-18.
-Irailak 30, asteazkena: 19:00 Zumba.
Oharra: izen ematea derrigorrezkoa izango da formulario honen bidez: https://forms.gle/P6wVUXeXVbtNeAQm7
Informazio gehiago: 943 372 498 / Oiardo Kiroldegian bertan.