Koronabirusa

2 kasu berri azken 24 orduotan, 48 iraila hasi genuenetik

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 30a, 14:25

Azken 24 orduotako bi kasuokin, 48 dira hilabetea amaitzear dugun honetan Osasun Sailak Usurbilen zenbatu dituen koronabirus kasuak. 79 kasu martxoaz geroztik.

Bi kasu berri azken 24 orduotan Usurbilen, Osasun Sailak asteazken honetan argitaratu dituen azken datuen arabera. Astea hasi denetik 3 eta irailean sartu ginenetik 48 dira udalerri honetan detektaturiko covid19 kasuak. Martxotik 79 herritarrei detektatu zaie koronabirusa, haietatik aipatu moduan 48ri amaitzear dugun hilabete honetan bertan:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
Guztira: 48.

Gorantz 7 egunetan metatutako kasuen kopurua
Covid19 kasuen gorakadarekin, ulergarria den moduan, gorantz egin du baita hilabetean zehar, azken 7 egunotako 100.000 biztanleko kutsatze tasak:
-Irailak 2-6: 3 kasu, 47,48.
-Irailak 9-15: 9 kasu, 142,45.
-Irailak 16-22: 13 kasu, 205,76.
-Irailak 23-29: 23 kasu, 569,80.

Lasarte eta Usurbil biltzen dituen osasun eremuko tasa baino nabarmen altuagoa izaten segitzen du udalerri honek. Azken 7 egunetan (irailak 23-29), 39 kasu zenbatu ditu Osasun Sailak, 147,10eko kutsatze tasa du. Orain arte gertatu ez den moduan, iragan astean eremu horretan Lasarten baino kasu gehiago antzeman dira Usurbilen; 39tik Usurbilen 23 hain zuzen.

Eskualdean azken 24 orduotan kasurik ez du zenbatu Osasun Sailak Andoainen, ezta Astigarragan, 3 Hernanin, 2 Lasarte-Orian, 1 Urnietan eta 2 Usurbilen. Segidan duzue Buruntzaldeko azken aste honetako (irailak 23-29) datuen eboluzioa. Azken egunotako datuekin eskualde mailan Usurbilek du 7 egunetako 100.000 biztanleko kutsadura tasa altuena, azken egunotako kasuen goradakadagatik, baita eskualdeko gainerako udalerrietan kasu berri gutxiago antzeman direlako:
-Andoain: 7 kasu, 227,50eko tasa.
-Astigarraga: 6 kasu, 177,99ko tasa.
-Hernani: 16 kasu, 284,81eko tasa.
-Lasarte-Oria: 15 kasu, 180,61eko tasa.
-Urnieta: 6 kasu, 226,17ko tasa.
-Usurbil: 23 kasu, 569,80ko tasa.

Kasu gabeko udalerrien kopurua beherantz
Gipuzkoa mailako asteko tasa 280,68koa da gaur. Kasuren bat dutenen artean, Leaburun (1652,89), Zestoan (1278,37), dute tasa altuena gaur. Kasuren bat dutenen artean, tasa baxuena Mendarok (46,75). Tasa 0an duten 18 udalerri ditu Gipuzkoak gaur, atzo baino (27) bederatzik gutxiago.

EAE mailako datuei dagokienean, 9.741 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 432 izan dira positiboak. 138 Gipuzkoan, 198 Bizkaian eta 83 Araban. 13 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 33 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 56 daude ZIU-n Irailaren 21etik 27ra 46 pertsona hil dira. Oinarrizko birsorkuntza tasa 0.96an da.

Ikastetxeen egoerari dagokionean, EAE-ko ikasgelen %1,04a dago itxita. Ikastetxe guztiak daude zabalik, baina 132 ikastetxeetako 182 ikasgela itxita.

Xehetasun gehiago hemen: covid19

USURBIL







LASARTE-USURBIL




EAE